Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu

Hasiera - Bukaera data: 2014ko maiatzaren 5a - 2014ko maiatzaren 30a (beste)
Ordutegia: 0:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko otsailaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko apirilaren 28a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa bete egin da, eman izena eta itxaron zerrenda sartuko zara. (Ez egin ordainketarik guk esan arte).

 

Ikastaroa on line izango da, eta ikasgelako saio bi izango ditu. Lehenengoa, ikastaroaren hasiera-egunean, maiatzaren 5ean, 17:30etatik 19:30etara, eta, bigarrena, ikastaroaren amaieran, maiatzaren 30ean.

Elhuyarren badakigu, esperientziak hala erakutsi digulako, badaudela hainbat akats euskaldun askok eta askok egiten ditugunak eta badaudela hainbat zalantza euskaldun askok eta askok izaten ditugunak. Joaten garen tokira joaten garela, gehientsuenak errepikatu egiten dira, gainera. Horietako asko ondo identifikatuak ditugu, eta haiekin jolas moduko bat prestatu dugu, nork bere burua probatzeko, eta probatuz trebatzeko.

Irakasleak

Helburuak

Euskaldun zaharra edo berria izan, euskaraz idaztean (edo irrati-telebista eta halakoetan hitz egitean) askotan gaizki egiten ditugunak identifikatzea eta zuzentzea.

Edukiak

  • Zenbakien ingurukoak: nola esan, data, orduak, ehunekoak...
  • Deklinabideko arazo tipikoak: mugagabea, -ko/-tako, -a/bat, Hondarribia (-a)…
  • Aditzaren ingurukoak: du/dio zalantzak, ahal/ezin/behar izan, aginterako formak, -arazi…
  • Galdegai-mintzagaien ordena, oinarrizkoa
  • Erakusle eta izenordeak: hau/hori/hura, haren/bere…
  • Bereizkuntzak: zer/zein, kopuru/kantitate/zenbat, desberdin/zenbait…
  • Hiztegien erabilera: Hiztegi Batuko oharrak eta beste

Metodologia

Elhuyarrek zuzenketa-lanetan eta trebakuntzan duen esperientzian oinarrituta, galdera-erantzunen datu-base bat sortu dugu, azalpen eta guzti. Galdera-erantzun horiekin, zorizko galdera-sortak eratuko ditugu ikasleek beren burua probatu dezaten. Galdera-sorta bati erantzundakoan, erantzun okerren azalpenak ikusiko dituzte ikasleek. Ondoren, beste galdera-sorta bati erantzuteko aukera izango dute. Hala, erantzun okerren azalpen teorikoei esker, ikasi egingo dute.

Bitartean, foroa martxan izango da. Ikasleek ikaskideen zalantzak argitzea da asmoa, hori baita biderik onena azalpenak ulertu diren edo ez ikusteko; irakaslea zaintzaile arituko da, ordea, okerrik ikas ez dezaten.

Nori zuzenduta

Euskaraz hitz egiten eta idazten duen orori. Ez da euskara ikasteko, baizik eta euskaldun zahar askok ere egiten ditugun akatsei erreparatzeko eta idaztean maiz sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko. Horiek guztiak, gainera, ariketak eginez landuko dira, azalpen teoriko astunik gabe.

Jakintza-arloak