Ahozko hizkuntza testuinguru akademikoan.
Hasiera - Bukaera data: 2014ko urtarrilaren 13a - 2014ko urtarrilaren 15a (Astean zehar)
Tokia: Donostia - UPV/EHU campusa
Ordutegia: 10:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10

Aurkezpena
Jarduera hau UPV/EHUko irakasle, ikerle eta langileei zuzenduta dago eta Gipuzkoako campusean emango da, ondoko datetan:
- Datak: 2014ko urtarrilak 14 eta 15.
Unibertsitatetako irakasleen eguneroko jardunean ahozko hizkuntzak presentzia handia du eta hori islatzen da ahozko genero ezberdinetan: ikasleentzako hitzaldi, aurkezpen, elkarrizketetan… Jardun komunikatibo honetan sakontzeko eta eraginkortasunez komunikatzeko tresnak eskuratzeko proposamenak egingo dira ikastaro honen bitartez; batez ere hizkuntza eta hizkuntzaz kanpoko baliabideetan sakonduz, eta horrez gain, irakasleentzat horren garrantzitsua den ahotsaren kudeaketari erreparatuz.
Irakasleak
Helburuak
- Testuinguru akademikoa eta ahozko jarduera zedarritzea.
- Eguneroko jardunean gure ahozko generoek duten lekua identifikatzea eta ezaugarritzea.
- Ahozko hizkuntza aberasteko oinarrizko baliabideak eskuratzea: hizkuntzazkoak eta hizkuntzazkoak kanpokoak diren lengoaiak.
- Ahotsaren kudeaketa menderatzen ikastea.
Edukiak
- Hizkuntza ezberdinen interpretazioa eta ezagutza: ez berbala eta berbala.
- Gorputza, arnasa, ahotsa eta hizkuntza.
- Talde dinamikak eta jarduerak.
Metodologia
- Azalpenak.
- Mota askotariko jarduera praktikoak.
- Talde dinamikak: maila indibidual eta kolektiboan ariketa eta gogoetak.
- Bideo grabaketak.
- Eredu ezberdinen azterketa.
Nori zuzenduta
UPV/EHUko irakasle, ikerle eta langileei.