Isiltasuna gelan

Hasiera - Bukaera data: 2013ko urriaren 22a - 2013ko azaroaren 12a (Astean zehar)
Ordutegia: 17:30-20:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko irailaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko urriaren 18a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa astearteetan izango da: urriaren 22an, 29an eta azaroaren 5ean eta 12an.

Gaur egun ikastetxe askotan zarata-maila oso altua da, eta gela barruetan isiltasuna zigor eta kontrolaren bidez lortzen dugu, askotan nekez. Isiltasun hori oso hauskorra da eta buelta erdi egiten dugunean apurtu egiten da.

Ikastaro honek kontzentrazio eta lasaitasunetik datorren isiltasun emankorra gelara ekartzeko bideak jorratzen ditu. Horretarako, batetik, kanpoko zarata jaisteko neurriak lantzen ditugu, eta bestetik eta garrantzitsuen, norbere buru barruko “zaratak” baretu eta barne isiltasuna lortzera bideratutakoak.

Ikasgeletan aldaketa hori artikulatzeko berebiziko garrantzia dauka irakasleak prozesua bultzatzeko segurtasuna izatea, bai ariketa praktikoak bideratzeko orduan bai, eta batez ere, ikasleen aurrean autoritateari eustean.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikasleen artean eta ikastetxeetan dagoen zarata-maila jaisteko eta isiltasun aktiboa sustatzeko baliabideak eskuratzea, isiltasun horren berezko balioan eta elkarrekiko errespetuan oinarrituta.
  • Irakaslearen figurari dagokion autoritatea indartzea.

Edukiak

  • Kanpoko isiltasuna: eskola-mailan eta gela barruan dagoen zarata-maila jaisteko baliabide eta neurriak. Irakasleen ahotsa babesteko aholkuak.
  • Barruko isiltasuna: ikasle eta irakasleen egunerokotasunean isiltasunaren balioa errotzeko praktikak: isiltasun aktiboa bideratzeko aholkuak, meditazioak.
  • Irakaslearen autoritatea: edozein aldaketak lidergo sendoa eskatzen du. Irakasleen autoritatearen gainbeheraren arrazoiak aztertu eta antzinako irakasle autoritarioaren figuratik aldenduta, berezko autoritatea duen irakaslearena sendotu, aldaketa-prozesuaren eragile moduan.
  • Proiektua: tailerraren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak ikasitakoa praktikan jartzeko proposamen zehatza izango du landuta, aurrera begira lantzeko kudeaketa-plan batekin.

Metodologia

Modulu honek hausnarketa teorikorako atal txiki bat dauka, batez ere autoritatearen gaia lantzeko. Gainerako lana praktikoa da, aholku zehatzak eta ariketak uztartuz. Ariketa horiek Gestalt dinamiketan oinarrituta daude eta komunikazioa eta adimen emozionala garatzeko PNL (Programazio Neuro Linguistikoa) arloko lana egiten dugu.

Nori zuzenduta

Irakasleei, Irakasle-eskolako ikasleei, ume eta gazteekin harremana duten begiraleei.

Jakintza-arloak