Kultura arteko hezkuntzaren garapena

Hasiera - Bukaera data: 2013ko urriaren 22a - 2013ko azaroaren 26a (Astean zehar)
Ordutegia: 0:00/00:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko irailaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko urriaren 18a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, urriaren 22an, 17:00etatik 20:00etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran, azaroaren 26an, bigarrena.

Kultura arteko hezkuntzaren gairik funtsezkoenak jorratuko dira: harrera planak, hasierako ebaluazioa, jatorrizko kulturak, kultura arteko bitartekaritza.

Irakaskuntza alorreko markoa oinarritzat hartuta kultura aniztasunaren kontzeptuaren hausnarketa egingo da eta kulturartekotasuna lantzeko praktika onak landuko dira.

Irakasleak

Helburuak

  • Kulturartekotasunaren kontzeptua osotasunean ulertzea.
  • Norbanakoa aztertzea beste kultura, hizkuntza edota lurralde bateko norbaitekin harramanetan denean.
  • Estereotipo eta aurreiritziei aurre egiteko baliabideak ezagutzea.
  • Ikasgeletan kultura aniztasuna lantzeko praktika onetan trebatzea.

Edukiak

  • Kulturartekotasunaren kontzeptua: harrera planak, hasierako ebaluazioa, jatorrizko kulturak, kultura arteko bitartekaritza.
  • Munduko hizkuntzak: hizkuntza aniztasuna EAE eta Nafarroan, idazkera sistemak nola landu ikastetxean.
  • Haurren doluak eta familia bilketa: haurren eta gazteen migrazioa, dolu motak, familia bilketaz etorritako adingabeak, legedia.
  • Estereotipoak, aurreiritziak eta kultura erlatibotasuna.
  • Kulturartekotasuna eta hezkuntza kulturartekotasunaren kudeaketa ereduak/kritikak:
    • Aniztasun kulturalaren kudeaketa eta kultura arteko bitartekaritza metodologia.
    • Teknika eta irtenbide desberdinak, bakoitzak bere eskola eta ikasgelarako baliagarriak izan daitezkeenak.
    • Kultura aniztasunaren kudeaketa eskolan eta teknologia berriak.

Metodologia

Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, aurrez aurreko saioak eta on line irakaskuntza konbinatuz. Hasierako aurrez aurreko saioan oinarrizko gaiak landuko dira, eta azken aurrez aurreko saioan, azken praktiken emaitzak eta zalantzak landuko dira. Ikasgela Birtualaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiko dira Ikasgela Birtualeko foro eta beste zenbait baliabideren bitartez.

Nori zuzenduta

Irakasle eta hezitzaileei (hezkuntza-testuinguru guztietakoak).

Jakintza-arloak