241 Psikomotrizitatea haurreskolan
Hasiera - Bukaera data: 2009ko urriaren 19a - 2009ko azaroaren 11 (Astean zehar)
Ordutegia: 17:00-19:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2009ko urriaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2009ko urriaren 19a

Aurkezpena
Ikastaro hau astelehen eta asteazkenetan (urriak 19, 21, 26, 28 eta azaroak 2, 4, 9, 11) izango da
Psikomotrizitateak 0-2 urte artekoen garapenean duen garrantzia aztertu eta hezkuntzan izan dezakeen aplikazioa landuko da ikastaro honetan.
Irakasleak
Helburuak
- Psikomotrizitate praktikak hezkuntzan izan dezakeen aplikazioa ezagutzea
- Praktika honek umearen heldutasun neurofisiologikoan eta psikologikoan eragin dezakeen onura aztertzea
- Umeak bere adierazpen psikomotorea harremanean eta komunikazioan eraldatu dezakeen behatzea.
Edukiak
- Psikomotrizitateari buruzko espektatibak eta aurretiazko ideiak: psikomotrizitatea eta hezkuntza , garapena eta garapenean eskuartzea, berezko jarduera eta jolasa, jolasa eta psikomotrizitatea, gela eta sala, hezitzailea eta psikomotrizista eta azkenik, garapena, haziera, heltzea eta ikastea eta ikastaroaren metodologiaren eta antolamenduaren aurkezpena.
- Psikomotrizitatearen dimentsio ebolutiboa: erreflexuetatik borondatezko jardueretara, oinez hastea eta eskuaren meneramena, emozioak eta giza harremanak, hizkuntza eta pentsamendua, lehen haurtzaroaren funtzioa eta azkenik, berezko jarduera eta jarduera didaktikoa.
- Psikomotrizitatearen dimentsio didaktikoa: abiapuntua: haurra eta inguru psikomotorea, helburuak: komunikazioa, sormena eta pentsamendua. Ezinbesteko baldintza: segurtasuna eta oreka, inguru fisikoa: antolaketa, uneak, denbora, materiala, jardueren bilakaera, haurren produkzio eta gure eskuartzearen mailak: sentso-motorea, aurre-sinbolikoa eta sinbolikoa eta azkenik, giza-ingurua: psikomotrizistaren jarrerak eta zereginak
- Lehen urteko psikomotrizitatea: ama jarduera, harremana eta emozioak, hizkuntzaren erabilera, bakarkako trataera eta arreta paraleloa
- Bigarren urteko psikomotrizitatea: bertikaltasunaren bidean: buruaren meneramena, jesartzea, tatarrez eta lau katuka egitea eta oinez hastea, psikomotrizitate gelaren antolakuntza horizontala, jarduera sentsorimotorea, harremana eta emozioak eta azkenik hizkuntzaren erabilera
- Normaltasuna eta garapen nahasteak lehen haurtzaroan
Metodologia
Metodologia praktikoa - partehartzailea izango da, honetarako hainbat dinamika erabiliko dira.
Nori zuzenduta
Haurreskoletako hezitzaileei