Pedagogia I. Topaketak: nola lortu dezakegu Euskal Herrian eskola inklusiboa?

Data: 2013ko uztailaren 19a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko uztailaren 7a
Pedagogia I. Topaketak: nola lortu dezakegu Euskal Herrian eskola inklusiboa?

Aurkezpena

UEUko Pedagogia Sailak Euskal Herrian eskola inklusiboa lortzeko bideari buruz hausnartzea eta eman beharreko pausuak elkarrekin zehazten joatea pentsatu du. Hau guztia komunitateko kideekin lantzea garrantzitsua da. Horretarako Pedagogiaz aritzeko gune bat zabaltzea eta antolatzea erabaki du, I. Topaketa hauek antolatuz.

Abiapuntua egungo legediak Eskola Inklusiboa lortzeko ezartzen dituen baldintzen irakurketa kritikoa izango da eta eskola inklusiboaren oinarri pedagogikoez hitz egingo da.

Euskal Herriko ikastetxeetan egiten ari diren praktiken berri izatea ere nahi dugu, elkarrengandik ikasteko eta elkarlana ahalbidetzeko. 

Azkenik, gure inguruko ikastetxeetako praktikak gero eta inklusiboagoak izateko eta horrekin herri eta hiri inklusiboagoak izateko, topaketa hauek aurrera begira sare-lana bihurtzea amesten du. Amets egiten jarraitu behar dugulako!!

Helburuak

  1. Euskal herrian Pedagogiaz aritzeko topagune bat sortzeko urratsa ematea.
  2. Eskola Inklusiboak Euskal Herrian zein ezaugarri izan behar dituen jorratzea.
  3. Aurrera begira Eskola Inklusiboak zeri erantzun behar dion zehazteko lehen ildoak zehaztea.

Edukiak

  • Eskola inklusiboa, eredu pedagogikoa.
  • Egungo legediaren irakurketa kritikoa: eskola inklusiboa lortzeko oztopoak.
  • Elkarlanerako ildoak ezarri.

Metodologia

  • Hitzaldiak: Gaiaren kokapena egiteko adituen ekarpena izango da batetik eta bestetik, praktika onen aurkezpenak.
  • World Coffee: Taldetako komunikazioa eta ikaskuntza soziala bultzatzeko teknika dugu. Esperientziak partekatu, ideiak trukatu eta berriak sortzeko bidea da. Hau guztia giro atseginean.
  • Ondorioak bateratzea: Taldeetan bildu diren ideiak jaso eta partekatuko dira. Hauek izango dira aurrera begira, Eskola Inklusiboak Euskal Herrian eman beharreko erantzuna ezaugarritzeko lehen urratsak.

Nori zuzenduta

  • Gaian interesa duen orori.
  • Hezkuntzarekin harremana eta maila batean edo bestean hezkuntzarekiko erantzukizuna duen edozein profesionalentzako eta komunitateko kideri.

Jakintza-arloak