Heziketa emozionala genero ikuspegitik.

Aurkezpena
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Formalki (hezkuntza proiektu, lege eta dekretuak) jaso bada ere, hezkidetzari orain artean ez zaio garrantzirik eman, denborak erakutsi digu, ordea, baduela garrantzia eta balioa. Haurrak eskolatzen diren une beretik parekotasunezko harremanak eta hezkidetzan oinarritutako hezkuntza lantzearen ekarpena argia da. Zentzu horretan, ikastaro honen helburu nagusia ikasleek praktika hezkidetzialeak garatzeko gakoak eskuratzea izango da. Horrenbestez, haurren identitatearen garapena eta garapen afektibo-sexualaren azterketa kritikotik abiatuz, lanerako gako nagusiak bereganatuko ditu ikasleak.
Irakasleak
Helburuak
- Hezkidetza kontzeptua ezagutu, ulertu, baloratu eta, bereziki, gaiaren inguruan hausnartu.
- Haurren identitatearen garapena eta genero/sexu identitatearen garapenaren prozesua ezagutu eta kritikoki aztertu.
- Haurren prozesu emozional, afektibo-sexuala eta soziala ulertu; txikien autonomia eta segurtasun afektiboa emozionala garatzeko bideak kritikoki aztertuz.
- Heziketa afektibo-emozionala eta praktika hezkidetzailea garatzeko gakoak eskuratu.
Edukiak
Lau bloke nagusitan banatzen dira landuko ditugun edukiak:
- Generoaren transmisioa. Genero/sexu sistemaren adierazpenak gaur egungo jendartean; genero/sexu mugak eta gaitasunen banaketa. Feminitatearen eta maskulinitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa.
- Genero/sexu sistema haur txikien nortasunaren eraikuntzan. Helduon jarreren eta jardueraren azterketa eta horien eragina identifikatzeko jarduerak. Identitate sexuala eta genero rolen ezarpena.
- Hezkidetza. Hezkuntza helburuak eta funtzioak, konpetentziak eta baloreak. Hezkuntza baliabideak eta antolaketaren azterketa: kantuak, ipuinak, jostailuak, espazioak eta denborak, metodologiak, eta abar.
- Heziketa afektibo-sexuala: genero diskriminazioa gainditzeko identitatearen garapen integrala eta positiboa; garapen afektibo-emozionala. Haur txikien (0-6 eta 6-12) garapen afektibo, emozional eta soziala. Sentimenduen adierazpena eta errespetua, parte-hartzea, elkartasuna, harreman afektiboak eta sozialak lantzeko bideak.
Metodologia
Teoria eta praktika. Garrantzitsua da irakasleak marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea, eta, era berean, funtzionala izan behar du, irakasleek aplika dezaten.
- Teoria eta praktika uztartuko ditugu.
- Hausnarketa: Indukzio-dedukzio eta analisia-sintesia.
- Talde dinamika eta lan esperientzian oinarritutako tailerrak.
- Praktikara zuzenduta.
Nori zuzenduta
Gaian interesa duen edonori eta, bereziki, haur eta lehen hezkuntzako hezitzaileei.