Euskal Herriko ekonomia eta gizartea, diagnostikorako lanabesak.

Hasiera - Bukaera data: 2013ko uztailaren 23a - 2013ko uztailaren 24a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko uztailaren 15a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertu nahian dabiltzan pertsoentzat pentsatutako ikastaroa duzue, batez ere, ikasketan norabide horretan bideratu dituzuenontzat. Ikastaroaren eduki nagusiak: datuen auzia (azpiegitura espaziala barne), informazioa eskaintzeko Gaindegiak sortutako lanabesen aurkezpena eta zenbait gairen azterketak utzitako emaitzak (empresa demografía 2012an, udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak, adierazle makroekonomikoen azken indizeak…).

gaindegia, udako ikastaroak 2013, ekonomiaGaindegia, eragile sozio-ekonomikoez osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. 2003. urtean abiatu zenetik bi xede nagusi jarraitu ditu: Euskal Herriaren argazki sozio-ekonomikoa egitea eta Euskal Herriaren nazio garapenaz gogoeta egitea oinarri objektiboen gainean. Xede horrek Euskal Herriko ekonomia eta gizartea zertan den ezagutzeko lan luze bat egitera eraman du. Ikastaro honetan Gaindegiak urte hauetan egindako ibilbidearen osagai nagusiak aurkeztuko dizkizuegu

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoa aztertu nahi duenari problematika eta zenbait soluzio azaltzea.
  • Gaindegiaren lanabes publikoak, edukiak eta hauen funtzionamendua ezagutaraztea.
  • Gaindegiaren azken lanen emaitzak aurkeztea.

Edukiak

  • Euskal Herriko datu sozio-ekonomikoak, problematika eta eskura dauden iturriak.
  • Datuak kudeatzeko moduak eta lanabesak.
  • Udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak.
  • Enpresa demografia.
  • Aldagai makro-ekonomiko zenbaiten bilakaera.

Metodologia

Saio monografikoak izango dira eta aurkezpen moduan emango ditugu. Saio guztietan galderak eta iritzi trukerako tarteak izango dira.

Nori zuzenduta

Ikastaroa Euskal Herriko ekonomia edo gizarteari lotutako edozein auzi ikertu nahi dutenei zuzendua da, batez ere, unibertsitateko ikasle eta, irakasleei nahiz organizazio sozio-politikoetako analisi espezialistei.

Jakintza-arloak