Neuropsikologiaren ekarpenak pertsonekin lan egiten duten adituentzat.

Aurkezpena
Pertsonekin lan egiten dugunean agertzen diren zailtasunak identifikatzeko, bai komunikazioan, bai pertstonaren egoera ezagutzeko/ulertzeko. Jarduera profesionalean ezagutu beharreko psikologiaren funtzionamenduari begirako oinarri neuropsikologikoak: Garunaren gaitasunak, hezkuntzan hezitzen diren konpetentizak eta gaitasunen uztartzea, neuropsikologiatik oroimena, arreta, motibazioa, exekuzio funtzioak, etab., azken batean, pertsonekin lan egiten duen orok pertsonen arazoak, zailtasunak, gatazken sorburua, identifikatzeko baliabideak ikasiko ditugu. Horrekin batera, eguneroko jarduera profesionalerako behar diren pautak eta tresnak sortuko ditugu atal praktikoan.
Irakasleak
Helburuak
- Neuropsikologiaren oinarria ezagutzea.
- Jarduera profesionalean ager daitezken pertsonen arteko harremanen egoerak identifikatzea.
- Gaitasunak eta konpetentzi profesionalen arteko erlazioak ematea.
Edukiak
- Neuropsikologian jorratzen diren psikologiaren atalak, prozesuak, etab.
- Esku hartzerako gida edo protokoloa.
- Oinarrizko kontzeptuen zerrenda: Gaitasunak, konpetentziak, prozedurak, etab.
Metodologia
Teoria eta praktika uztartuko da. Azalpen teorikoak emango dira eta taldekako lanaren bidez esku-hartze profesionalerako beharko diren pauten zerrendak, material erabilgarria idatziz osatuko da.
Nori zuzenduta
Osasun arloko adituak, hezkuntzan, gizarte langileak, jendaurrean lan egiten duen oro, zuzenbidean kasuak ebaluatzeko...