Trantsizioa Euskal Herrian? Ikuspegi berriak.

Aurkezpena
Ikastaro honek Euskal Herrian Trantsizio garaian emandako aldaketak aztertzea izango du xede, horregatik alor ezberdinak jorratu nahi ditugu. Trantsizio kontzeptu bera zalantzan jarri nahiko genuke, horretarako Euskal Herriko berezitasunak kontuan hartu behar ditugu. Gaur egun, Trantsizioa gai polemikoa izatez gain irakurketa ezberdinak ditu, hori dela eta, eztabaida sustatu eta diziplina ezberdinen arteko zubia osatu nahi dugu. Era berean, gure ustez garai horri buruzko ikerketak bultzatzeko akuilua izan daiteke ikastaro hau.
Irakasleak
- Maialen Aranguren Alonso
- Iñaki Barcena Hinojal
- Fito Bornaetxea Rodriguez
- Iker Casanova Alonso
- Josu Chueca Intxusta
- Miren Egaña Descarga
- Daniel Escribano Riera
- Eider Landaberea Abad
- Ane Larrinaga Renteria
- Jon Martinez Larrea
- Ludger Mees
Helburuak
- Trantsizio garaian emandako aldaketak aztertu.
- Trantsizioari buruzko eztabaida sustatu, euskal kasua kontuan hartuz.
- Diziplina ezberdinen arteko elkarrizketa.
- Trantsizioari buruzko ikerketak bultzatzeko akuilua izan.
Metodologia
Hitzaldiek hartuko duten arren tarterik handiena, eztabaida eta mahai inguruei ere garrantzia emango zaie.
Nori zuzenduta
Historian, soziologian edo zientzia politika arloetan lan egiten dutenei, eta oro har, gaian interesa daukan edonori.