Itzulpenaren teoria eta jarduna: bideak urratzen.

Hasiera - Bukaera data: 2013ko uztailaren 10a - 2013ko uztailaren 11 (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-12:30/14:30-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko ekainaren 30a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Itzulpengintzako ikasketen eremuan sumatzen ditugun hutsune batzuk asetzea. Alde batetik, itzulpenaren teoriaren baitan azken urteotan jorratu diren ikerketa ildoen berri ematea, etorkizuneko ikertzaileei abiapuntu bat eskaintze aldera. Bestetik, itzultze jardunari dagokionez, ezohikoak/periferikoak diren generoen itzulpena aztertzea eta praktikan jartzea, ikasketetan lantzen ez diren esparruak, edo lantzekotan oso modu axalekoan lantzen diren esparruak jorratuz.

Antolatzaileak: Garazi Ugalde, Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula.

Irakasleak

Helburuak

  • Itzulpenaren teoriaren baitako ikerketa ildo posibleak ezagutaraztea.
  • Ezohikoak/periferikoak diren generoen itzulpena aztertzea eta praktikan jartzea.
  • Itzulpenaren inguruko hausnarketa bultzatzea.

Edukiak

  • Teoria feministak itzulpengintzan.
  • Itzulpenaren teoria euskal itzulpengintzara aplikatua.
  • Diskurtso postmodernoak eta teoria postkolonialak itzulpenean.
  • (Auto)zuzenketa.
  • Poesia itzulpena.
  • Testu dramatizatuen itzulpena.
  • Itzulpenaren kanona eta kritika.
  • Kultura (guretzat) arrotzen itzulpena eta taldean itzultzea.

Metodologia

Alderdi batzuk teorikoagoak izanik (goizekoak bereziki), hizlariek hartuko dute gaia aurkezteko ardura.

Tailerretan, aldiz, praktika izango da helburua. Hizlariak generoa /gaia aurkeztu eta taldeka lan egitea da asmoa, praktikaren bidez genero/gai bakoitzaren berezitasunak gertutik ezagutu ahal izateko.

Nori zuzenduta

Itzulpengintzako ikasleei, irakasleei, itzultzaileei, literatur kritikariei edota arlo horietan interesa duen orori zuzendua.

Jakintza-arloak