Euskal Mitologia: hurbildu antzinako euskal mundura.

Hasiera - Bukaera data: 2013ko uztailaren 10a - 2013ko uztailaren 11 (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-12:30/14:30-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko ekainaren 30a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Maiz, euskal mitologiaz mintzatzen garenean, gauza anitz pilatzen zaizkigu buruan, dena batera, eta okerrenean nahasirik: Mari, Basajauna, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola, etb. Baina nortzuk dira? Zein dira haien arteko harremanak? Nolakoa izango zen garai hartako mundua? Horretaz guztietaz, pertsonaiez baina batez ere euskal mitologiaren antolamenduaz, mintzatuko gara, eta gure arbasoen mundura hurbiltzen joango gara. Antzina baziren mundua ikusteko eta berarekin harremanetan sartzeko ohiturak... eta ikastaro honen xedea euskal mitologiaren altxorra ezagutaraztea da.

Irakasleak

Helburuak

Ikastaro honetan, euskal mitologiaren antolamenduaz mintzatuko gara gehien bat (Amalur, Mari, Amaluren alabak, Mariren gortea, Etxea, Gernikako arbola, etb.), eta antzineko munduaren proiekzio hura ulertzeko bideak proposatuko dira. Pertsonaiak eta numenekin bidaiatuko dugu mitologia barruan, hierarkia horretan bakoitzari dagokion tokia emateko asmoarekin. Eta nola ez, mitologia kontextualizaturik agertzen diren lekuak ere behatuko ditugu, hots euskal ipuinak.

Edukiak

Euskal mitologiaren antolamendua

1.- Mitologiaren definizioa eta kontzeptua: leiendak, mitoak, ipuinak

2.- Euskal mitologia. Honako hau ikusiko da:

  • Plano fisikoa. Gure arbasoek mundu fisikoan soilik bizi ziren, beraz sinesmen guztiak eta munduaren irudikapenak plano fisikoan izaten ziren bakarrik. Horrela sortu zen Amalur eta bere mundua.
  • Plano kontzeptuala. Geroago gizakiok ideien mundura sartu eta sinesmen eta irudikapenak sinbologia abstraktura pasa ziren. Horrela sortu zen Mari eta bere gortea.

3.- Euskal bikoiztasuna: Anbotoko Damaren sinbologia.

4.- Matrialismoa.

5.- Mitologiaren bilakaera historian zehar.

 

Euskal mitologiaren pertsonaia eta numen batzuk

1.- Gorenak (makrokosmosa): Amalur eta Mari

2.- Amalurren mundua: Ilargi, Eguzki, Urtzi, Hodei...

3.- Mariren gortea: Sorginak, Lamiak, Basajaun-basandereak...

4.- Gizakien mundua (mikrokosmosa): Etxea, Sua (Olentzero), Gaueko, Gauargi...

5.- Animaliak: Herensuge, Akerbeltz...

 

Euskal ipuinak

1.- Ipuin mitologikoak eta ahozkotasuna

2.- Ipuinen ezaugarriak eta elizaren urratsak

Metodologia

Metodologia praktikoan oinarrituta bada ere, ezagutza teorikoak ikusiko ditugu era arin eta dinamiko batean.

Nori zuzenduta

Euskal mitologian interesa duen orori.

Jakintza-arloak