Elikadura burujabetza eta agroekologia

Hasiera - Bukaera data: 2013ko apirilaren 27a - 2013ko maiatzaren 4a (Larunbatak)
Ordutegia: 9:30-13:30/15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko otsailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko apirilaren 24a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro larunbatetan, apirilaren 27an eta maiatzaren 4an izango da. Lehenengo egunean goizez eta bigarrenean goiz eta arratsaldez.

Elikadura burujabetza lantzen ari garenok, gero eta formazioaren beharrizan gehiago ikusten dugu. Gazteak prest daude ikasteko, lantzeko, garatzeko… eta maiz non ikasi eta praktikatu izaten da arazoa. UEUk horretan lagundu dezake, eta baserriarekin harremana daukagunok lurra ere horretarako utzi genezake, ikastaro teoriko praktikoak egiteko orduan.

Irakasleak

Helburuak

  • Nekazaritzaren egoera munduan eta Euskal Herrian zein den ezagutzea.
  • Elikadura burujabetza zer den ezagutzea.
  • Nekazaritza iraunkorra eta agroekologia.

Edukiak

  • Nekazaritza eta globalizazioa aurrez aurre. Elikadura burujabetzaren aldeko borroka munduan.
  • Agroekologia Euskal Herrian.
  • Nekazaritza iraunkorra eta agroekologia.
  • Ekoizpen eta kontsumo eredu iraunkorrak Euskal Herrian.
  • Pratikak inguruko solo eta baratzetan.

Metodologia

Metodologia parte hartzailea.
Eztabaidak eta solasaldiak.
Adibideak, eta baserritarren esperientziak.
Bisitak baserrietara zein praktikak solo eta baratzeetan.

Nori zuzenduta

Nekazaritzan jardun nahi duten gazteei. Elikadura burujabetzaren gaian sakondu gura duten profesionalei (irakasleak, udal teknikariak, baserritarrak...).

Jakintza-arloak