Hizkuntza Lanabesak Amaraunean

Hasiera - Bukaera data: 2013ko urtarrilaren 14a - 2013ko otsailaren 1a (Astean zehar)
Tokia: Hainbat toki
Ordutegia: 8:30-13:30
Modalitatea: Erdi presentziala
Ordu kopurua: 15
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta bi campusetan emango da, ondoko datetan:

  • Gipuzkoako campusean:
    • Aurrez aurreko saioak: urtarrilak 14 eta 17.
    • Ikastaro amaiera: urtarrilak 25
  • Bizkaiko campusean:
    • Aurrez aurreko saioak: urtarrilak 21 eta 24.
    • Ikastaro amaiera: otsailak 1

Izena emateko epea: abenduaren 12ra arte

Egunetik egunera tresna eta baliabide gehiago dugu sarean euskaraz lan egiteko, baina gehienak ez ditugu ezagutzen eta ez ditugu behar bezala erabiltzen. Baliabide hauek, erabiliz gero, izugarri erraztuko digute gure lana eta zalantzei aurre egiten lagunduko digute.

Ikastaro honetan tresna hauek ezagutu eta erabiliko ditugu, eguneroko tresna bihur daitezen.

Irakasleak

Helburuak

  • Ordenagailuan euskaraz lan egiteko baliabideak tresnak ezagutzea eta erabiltzea.
  • Euskaraz zuzen lan egiteko baliabideak ezagutzea

Edukiak

Ordenagailuan euskaraz:

  • Euskaraz nabigatu, testu prozesatzaileak, zuzentzaile ortografikoak...

Bilatzaileak:

  • Bilatzaile nagusiak, Elebila, nola bilatu, Euskalbar...

Kontsulta iturri nagusiak:

  • Euskaltzaindia, hiztegi nagusiak (Elhuyar, Hiztegi Batua, Euskalterm, Orotariko Euskal Hiztegia, Zehazki...), Ehulku, zalantzak argitzeko guneak...

Corpusak eta dokumentuak:

  • Corpus nagusiak, nola eta zertarako erabili: Ereduzko Prosa, Intza proiektua, EIMA, AZPidazki, Ehulkuren aholkuak...

Metodologia

  • 5 orduko 2 saio aurrez aurre. Batean softwarea aztertuko genuke eta bigarrenean korpusak, hiztegiak, baliabideak
  • 5 ordu on-line (Edmodo bitartez): saio horietan ikusitakoa nork bere aldetik praktikan jartzeko ariketak. Ikusitako baliabideak, beraz, praktikan jartzeko ariketak aginduko genizkieke eta norberaren erritmora egokitzea errazago litzateke.

Jakintza-arloak