Sexualitatean aholkularitza egiteko jarraibideak osasun arloan

Hasiera - Bukaera data: 2012ko urriaren 17a - 2012ko azaroaren 7a (Astean zehar)
Ordutegia: 17:00-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2012ko irailaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2012ko urriaren 10a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa asteazkenetan izango da: urriaren 17an, 24an, 31an eta azaroaren 7an.

 

Osasunaren eremuan gabiltzanok zuzenean edota zeharka sexualitate eta bikote alorrekin topo egiten dugu. Egoera horien aurrean, zalantzak eta beldurrak izan ohi ditugu, nola jokatu edo erantzun jakin nahi izaten dugu. Gure borondate ona beharrezkoa da, baina baita gutxieneko irizpide argi batzuk izatea ere, segurtasunez jokatu ahal izateko. Horretarako da ikastaro hau, baliabide horiek eskaintzeko. Nola jaso? Zein kontsulta daude gure esku eta zeinek gainditzen dute gure diziplina (medikuntza, erizaintza… )? Nola eta nora birbideratu kontsultak? Erabiltzaileek egiten dituzten kontsulta zuzenen atzetik benetako kezka eta beharrak identifikatzen ikasiko dugu, gainera.

Irakasleak

Helburuak

  • Zeharkako edota zuzeneko aholkularitza egiten dugunez gero, geure gaitasunak ondo ezagutzea.
  • Orientabideak eta deribazioak egiteko gakoak eta estrategiak lantzea.
  • Segurtasunez jokatzeko beharrezko baliabide pertsonalak, materialak eta kontaktuak eskuratzea.

Edukiak

  • Sexologiaren hastapenak. Giza erantzun sexuala. Osasungintzarenaren eredu erotikoa.
  • Ikuspegi teorikoa, zailtasunak, saiatutako soluzioak eta esku-hartze eraginkorrak: desioa, zakilaren tentetze zailtasunak, azkar eiakulatzea, baginismoa. orgasmo eza eta beste.
  • Jarrerak eta ikuspegi profesional-biografikoa, osasun zerbitzuetan.
  • Zailtasunen sorrera eta soluzioak. Bikote dinamikak.
  • Eskaera zuzenetik, benetako eskaerara doan bidea (demanda esplizitutik inplizitura).
  • Ohiko kontsultak. Kasu bereziak: minbizia, urritasun fisiko, psikiko eta sentsorialak.
  • Baliabideen meta. Errekurtso bibliografikoak. Baliabide ludiko-terapeutikoak. Kontaktu interesgarriak.
  • Bost zentzumenen indar erotikoa eta formula erotikoak.
  • Euskal terminologia sexologian eta hizketa estrategikoa.

Metodologia

Azalpen teorikoak, ariketa praktikoekin tartekatuko dira. Eztabaida, talde txikietan lana, rol-playing-a eta kasuen azterketa egingo dira, besteak beste.

Nori zuzenduta

Famili mediku, ginekologo, emagin, erizain, urologo, psikologo,  uro-ginekologiako fisioterapeuta, farmazeutiko, ikasle eta, sexualitatearen eta osasunaren arloan diharduten gobernuz kanpoko erakundeetako kideei.

Jakintza-arloak