Ubuntu: ordenagailua modu erraz eta librean erabiltzeko

Hasiera - Bukaera data: 2012ko urriaren 15a - 2012ko azaroaren 16a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-21:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2012ko irailaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2012ko urriaren 10a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa on line izango da. Bi ikasgelako saio izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, urriaren 15ean, 17:00etatik 20:00etara lehenengoa eta ikastaro amaieran bigarrena.

Gaur egun Linux/GNU sistema eragilean oinarritutako makinak modan jartzen ari dira. Orain arte erabiltzaile arruntenentzat arrotza eta zaila zena erabilerraza bilakatzen hasi da eta errealitate bihurtu da Ubuntu linux banaketari esker.

Ikastaro honetan Windows sistema eragilea eta haren inguruan ohikoen erabiltzen diren tresnak ordezkatzen dituen sistema eragile libre baten erabilera landuko da, ikastaroaren oinarria Ubuntu banaketa izango da. Beste aukera asko baldin badaude ere publiko orokorrari ezagunagoa egingo zaiona Ubuntu da, oihartzun izugarria duelako. Gainera, dauden aukeren artean erabiltzen errazena da sorkuntzatik erabiltzaile arrunta abiapuntu eta helburu izan duelako. Laguntza lortzeko ere bide eta aukera gehiago aurki daitezke beste banaketekin alderatuta, Ubunturena atzetik dagoen komunitate onenetarikoa delako sarean.

Erabiltzaile arruntei zuzendutako ikastaroa da, hau da, ezagutza informatikoa minimo bat duen erabiltzaile orori, Windows-en ibili eta horren ordez librea den beste aukera bat probatu nahi duenari. Etxeko zein bulegoko erabiltzaileak izango ditu helburu.

Irakasleak

Helburuak

  • Windows lizentziadun softwarearen ordez, software librearen erabilera bultzatzea.
  • Ubuntu banaketa sistemaren erabileran formatzea.
  • Eguneroko ordenagailuko lanak Ubunturekin egin daitezkeela erakustea eta lan horiek nola egin irakastea.
  • Software askearen ezaugarriak ezagutu eta ezagutzaren zirkulazio asketik datozen onurez jabetzea.

Edukiak

  1. Ubuntu: instalazioa eta sare konfigurazioa.
    1. Ubunturen instalazioa.
    2. Sarearen konfigurazioa.
    3. Kode irekiaren fundamentuak eta kontzeptuak.
    4. Ubuntu proiektua.
  2. Ubunturen mahaigaina:
    1. Mahaigaineko osagaiak (hasierako deskribapena, mahaigaina osatzen duten elementuen aurkezpena).
    2. Erabiltzaileak sortzen.
    3. Aplikazioak gehitu/ezabatu.
    4. Tracker bilaketa tresna.
  3. Mahaigaina eta aplikazioak pertsonalizatzen:
    1. Mahaigaina pertsonalizatzen (gaiak, letra tipoak, login pantailak...).
    2. 3D efektuak.
    3. Fitxategien kudeaketa Nautilus erabiliz.
    4. Archive Manager edo FileRoller.
    5. Pakete-kudeatzailea:
      1. Gehitu/Kendu aukera erabiltzen.
      2. Synaptic erabiltzen.
    6. Software jatorriak, kudeaketa (repositorioak eta gakoak).
    7. Sistemaren eguneraketak.
  4. Aplikazio esanguratsuenak:
    1. Internet.
    2. Bulegotika.
    3. Irudiak.
    4. Audioa.
    5. Bideoa.
  5. Ubuntu laguntza:
    1. Sistemaren laguntza.
    2. On line laguntza.

Metodologia

  • Ikastaroa on line izango da eta ikasgelako bi saio izango ditu: hasierakoa eta  amaierakoa.
  • Moodle plataforma bidez egingo da eta saio guztiak tutore batek gidatuko ditu.
  • Ikastaroak alde teorikoa eta alde praktikoa uztartuko ditu. Plataformaren bidez edukien informazioa emango da eta ariketak egin beharko dira.
  • Hasiera eguneko ikasgelako saioan aurkezpena eta argibideak azalduko dira. Horrez gain, norberaren ordenagailuan Ubuntu sistema eragilea instalatuko dugu.
  • Ikastaroa moduluetan antolatua dago eta modulu bakoitzak aste beteko iraupena izango du. Modulua azalpen testuz eta ariketez osatuta dago.
  • Ikastaroan sortzen diren kezkak eta zalantzak foroen eta txaten bidez argituko ditu irakasleak eta arduradunak.
  • Amaierako ikasgelako saioan ikastaroaren ebaluazioa egingo da.

Nori zuzenduta

Ubuntu sisteman trebatu nahi dutenei (ikasle, irakasle, profesional...).

Jakintza-arloak