HIZNET - Hizkuntza plangintza graduondokoa (UPV/EHUren Titulua)

Hasiera - Bukaera data: 2012ko azaroaren 2a - 2013ko uztailaren 31 (Larunbatak)
Ordutegia: 10:00-14:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 31
Matrikula-epearen hasiera: 2012ko apirilaren 30a
Matrikula-epearen bukaera: 2012ko urriaren 5a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da hizkuntza plangintza (HIZNET) ikastaro hau.

Ikastaroaren koordinatzailea UEUkidea eta EHUko irakaslea den Iñaki Martinez de Luna da.

Helburuak

Graduondokoaren helburu zehatzak honako hauek dira:

  • Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzea.
  • Hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez janztea.
  • Hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaintzea.
  • Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez janztea.
  • Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien
  • Euskararen egoeraren berri zehatza eskaintzea, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

Edukiak

Graduondokoa egiten duten ikasleek egitarauan eskaintzen diren 35.5 kreditutatik gutxienez 31 ECTS kreditu aukeratu behar dituzte, horietatik 20.8 kreditu derrigorrezkoak direnak. Derrigorrezko kredituen artean, Sakontze Egitasmoa dago, ikasturte osoan zehar lantzen joan behar den ikerketa lana eta baita aurrez aurreko 4 saio ere, Eibarko UEUren egoitzan ospatzen direnak larunbata goizetan.

Egitarau osoa ikusteko, HIZNETeko webgunera jo, hona.

Metodologia

Ikastaroa online izango da eta irakasgaiak graduondokoaren web gunean izango dira eskuragarri. Irakasgai batetik bestera iragan ahal izateko, ikasleak irakasgaiari dagokion ebaluazio-testa, ariketa eta balorazioa egin behar ditu. Izkutuko gako baten bidez, web gunean honakoak egin ahal izango ditu:

  • Irakasgaiak eskuratu
  • Irakasgaietako material osagarriak kontsultatu
  • Galderak egin
  • Ariketak, testak eta balorazioak egin
  • Idazkaritzarekin harreman pertsonalizatua izan

Azkenik, gai zehatzak lantzeko 4 saio presentzial ere izango dira.

Nori zuzenduta

  • Egun euskara teknikari lanetan diharduten edo egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa duten guztiak.
  • Urteetako ihardun profesionalaren ondorioz eskarmentua duten profesionalak, egun agertzen diren premia eta erronka berrien aurrean duten gaitasuna eta jakituria eguneratzeko aukera izan dezaten.
  • Herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntza normalkuntza erantzukizun publikoa dutenak, euren eginkizunak aurrera eramateko oinarri sendoagotik abia daitezen.
  • Euskalgintzako euskaltzale edo euskararen inguruan dihardutenak.

Jakintza-arloak