169 Matematika dinamikoak GeoGebrarekin

Hasiera - Bukaera data: 2013ko apirilaren 11 - 2013ko maiatzaren 9a (Astean zehar)
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 24
Matrikula-epearen hasiera: 2012ko irailaren 10a
Matrikula-epearen bukaera: 2012ko irailaren 28a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro hau erabat on line da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.

Geobebra software libreko programa da Matematika lantzeko. Erabiltzeko erraza, hezkuntzako etapa guztietarako egokia da. Bere interfazea euskaratuta dago. Matematikaren arlo bat baino gehiago lantzeko balio du: Geometria, Analisia, Aritmetika, Estatika eta Probabilitatea. Beraz, Matematikaren curriculum ofiziala landu ahal da Geogebra erabiliz.

Bi erabilera azpimarratu behar dira. Irakasleak erabili ahal du eskola-saioak prestatzeko, irudi matematikoak sortzeko, azterketak prestatzeko… Hau da, azalpenak emateko. Ikasleek erabili ahal dute ikasteko, programa erabiltze hutsarekin edo orri dinamikoen (appletak) bidez. Azkeneko honen harira, Geogebrarekin orri dinamikoak (web formatudunak) erraz sortu ahal dira.

Irakasleak

Helburuak

  • GeoGebra programaren oinarrizko erabileran trebatzea.

  • GeoGebra programa baliabide didaktiko gisa erabiltzen ikastea.

  • GeoGebra komunitatea (web orriak, baliabideak interneten, foroak, wikiak...) ezagutzea.

Edukiak

  • GeoGebra programaren aurkezpena: GeoGebraren web orria, instalazioa, interfazea, lehenengo ariketa praktikoak.

  • GeoGebra eta oinarrizko eraikuntzak triangeluekin. Geometria dinamikoa.

  • GeoGebra, Euklidesen geometria vs. Geometria dinamikoa.

  • GeoGebra eta funtzioen analisia.

  • GeoGebra eta Internet: Nola egin orri dinamikoa bat (appletak), interneteko baliabideak, GeoGebra web orria sakonago aztertu.

Metodologia

Ikastaro hau lineako irakaskuntzaren bitartez egingo da (on-line)

Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.

Lehentasuna alde praktikoari emango zaio batik bat. Gehienbat, ariketen bidez ikasiko da programaren erabilera. Beraz, azalpen teoriko gutxi egongo dira. Azalpenak izango dira, behin baino gehiagotan, pausoz pauso egiteko ariketak.

Eduki bakoitzaren bitartez lortu beharreko helburuak gauzatzeko:

  • Geogebra programa erabiltzea.
  • Duen potentzial pedagogikoaz jabetzea.

Jakintza-arloak