252 Haur psikologia: haurren portaeren ikaskuntza
Hasiera - Bukaera data: 2010ko otsailaren 22a - 2010ko martxoaren 16a (Astean zehar)
Ordutegia: 17:00-19:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2010ko urtarrilaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2010ko otsailaren 22a

Aurkezpena
Ikastaro hau astelehen eta astearteetan (otsailak 22, 23 martxoak 1, 2, 8, 9, 15, 16) izango da.
0-2 urte arteko haurraren garapena ulertzeko gakoak aztertuko dira ikastaro honetan. Egunerako errutinak eta eman daitezkeen jarrera oldarkorren aurrean izan beharreko jarrera landuko dira, besteak beste.
Irakasleak
Helburuak
- 0-2 urteko garapen etapako ezaugarri eta berezitasunak aztertuz, haurraren garapena ulertzeko eta behatzeko gakoak eskuratzea
- Garapen etapa horretan eman daitezkeen jarrera oldarkorren aurrean nola jolatu jakitea
- Eguneroko errutinak antolatzeko eta hauetan ekimen aproposak aurrera eramateko gakoak ezagutzea
Edukiak
- Garapen fisiko eta psikomotorea lehen haurtzaroan
- Oinarrizko prozesu kognitiboak lehen haurtzaroan
- Zetzuei eta mugimenduari dagokion adimena
- Hizkuntza jabekuntza
- Garapen soziala eta nortasuna
- Garapena eta hezkuntza
- Haurren garapenaren portaera besteekiko harremanetan
- Haurren portaera eguneroko errutinetan
Metodologia
Metodologia praktiko–partehartzailea izango da, honetarako hainbat dinamika erabiliko dira. Helburua taldeak dituen ezagutzetatik abiatzea da ikastaroaren zehar hauek zabaltzeko.
Bideoak, abestiak eta jokoak erabiliko dira.
Nori zuzenduta
Haurreskoletako hezitzaileei