Nafarroaren konkista, iragana eta oraina.

Hasiera - Bukaera data: 2012ko uztailaren 16a - 2012ko uztailaren 18a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 18
Matrikula-epearen hasiera: 2012ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2012ko uztailaren 8a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro honi 24 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Aurten Nafarroako erresumaren konkistaren 500. urteurrena betetzen da. Asko dira gertakaria gogoratzeko egiten ari diren ekitaldiak. Baina zehazki zer dakigu konkista hartaz? Zer zen galdu zena? Nolako eragina utzi du gerora konkistaren memoriak? Gai horiek jorratuko ditugu ikastaroan zenbait historialariren eskutik.

Irakasleak

Helburuak

  • Nafarroako erresumaren jatorriak eta Erdi Aroko bilakaera ulertzea, konkista aurreko errealitatea ezagutzeko.
  • Konkista bera ezagutzea, hasi 1512 urteko gerran eta buka 1522 urteko Amaiurko guduan (txango bat egingo da Amaiurrera).
  • Konkistaren inguruan eta oro har Nafarroako erresumaren inguruan gaur egun egiten diren irakurketa desberdinak ezagutzea.

Edukiak

1. Nafarroako erresumaren historia

  • Iruñeko erresumaren sorrera eta bilakaera Goi Erdi Aroan (VIII-XI. mendeak).
  • Nafarroako erresumaren bilakaera Behe Erdi Aroan (XI-XV. mendeak).

2. Nafarroako erresumaren konkista

  • 1512 urteko konkista.
  • 1522 urteko Amaiurko gudua.
  • Amaiurko gazteluaren hondakinei bisita.

3. Konkistaren egungo irakurketak

  • Nafar historiaren inguruko manipulazioak.
  • Konkista Campion eta abertzaleen ikuspegian.
  • Konkista nabarristen ikuspegian.
  • Mahaingurua.

Metodologia

Ikastaro teoriko praktikoa da, hitzaldiak eta bisita gidatuak egingo dira.

Uztailaren 17ko saioa Elizondon egingo da, ondoren Amaiurrera bisita egiteko. Baztandarrak saio honetara gonbidatuta daude.

Nori zuzenduta

Gaian interesa daukan edonori.

Jakintza-arloak