Sexualitatea, gazteak eta sare sozialak.
Hasiera - Bukaera data: 2012ko uztailaren 9a - 2012ko uztailaren 11 (Astean zehar)
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2012ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2012ko uztailaren 1a

Aurkezpena
Ikastaro honi 18 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Gaur egun, sare sozialak guztiengan baina batez ere gazteengan komunikazio bide garrantzitsu bat bihurtu dira. Honek, bere alde positiboak eta negatiboak ditu. Gazteak, libreago sentitzen dira pentsatzen eta sinisten dutena adierazteko. Zein dira honen ondorioak? Zein eragin dute komunikabide berri hauek gazteen harremanetan? Sexismoa gutxitu edo areagotzen dute?
Irakasleak
Helburuak
- Sare sozial eta gazteriaren erabilerari buruzko ezagutza eskeintzea.
- Sexualitate eta genero ikuspuntutik sare sozialen erabilera eta funtzioen azterketa.
- Indarkeria sexista forma berrien azterketa.
- Baliabideak ematea gazteek sare sozialen erabilera on bat egiteko.
Edukiak
- Sare Sozialak.
- Gazteriaren errealitatea.
- Gazteria, sexualitate, genero eta sare sozialak.
- Tuenti: Erabilera orokorra. Indarkeria Sexista Tuenti bitartez. Adibide bizia: Sexu eta genero informazio eta aholkularitza zerbitzua Tuenti bitartez.
- Baliabideak
Metodologia
Teoriko – Praktikoa. Dinamika partehartzaileen bidez landuko dira gaiak eta praktika batzuk sare sozialetan egingo dira.
Nori zuzenduta
Tailer hau heziketa eta gazteria arloarekin harremanetan dagoen edo interesa duen edozein pertsonari dago zuzendua (elkarteetako bolondres, langile, hezitzale, guraso, begirale, ikasle...)