Elikadura burujabetza eta Agroekologia

Aurkezpena
Ikastaro honi 22 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Unibertsitatean oraindik Agroekologiaren ikasketak urri dira. Euskal Herriko nekazaritza sektorean, ereduei buruzko eztabaida puri-purian den honetan, unibertsitateak –euskaldunak- gaiari heltzeko tenorea heldu delakoan.
Euskal Herri mailako azterketak, erronkak eta ondorioak lantzen hasteko unea dela deritzogu, eta horregatik uda honetan Baionan abiatu, eta aurrera begira Agroekologia eta Elikadura burujabetzari buruz jarduteko esparrua sortu.
Irakasleak
- Arantza Arrien Goitiandia
- Mixel Berhocoirigoin
- Iker Elosegi Onandia
- Patxi Gezuraga Uriarte
- Paul Nicholson
- Peter Rosset
Helburuak
- Agrokologiari buruzko eztabaida abian jarri.
- UEUren baitan, Agroekologia atala abian jarri eta sozializazio lanari ekin.
- Unibertsitatea, nekazal-eskolak, ikerketa zentroetan agroekologia eta elikadura burujabetza lantzeko abiapuntua jarri.
Edukiak
- Elikadura burujabetza,
- Nekazaritza iraunkorra,
- Agroekologia,
Metodologia
Aurkezpenen ondotik talde mailako eztabaida sustatuko da. Baserritar jakinduria, nekazaritzako teknikarien jardunarekin batera uztartuko da. Mahainguru parte hartzaileak bultzatuko dira. Ikusentzunezkoak ere landuko dira.
Nori zuzenduta
Nekazaritzarekin harreman dutenei: ekoizleak, kontsumitzaileak. Nekazaritza eta agronomiaren inguruko ikasleei (Lanbide heziketa, nekazal eskolak, ingeniaritza). Elikadura burujabetzaren inguruan lanean ari diren mugimendu sozialetako kideei eta, oro har, interesa daukan edonori.