Ebaluazioa Moodle-n: kalifikazio-liburua eta tailerra.

Hasiera - Bukaera data: 2012ko ekainaren 28a - 2012ko ekainaren 29a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2012ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2012ko ekainaren 20a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro honi 12 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Moodle-k, ikasgela birtualak sortzeko aplikazioa den aldetik, ebaluazioa hainbat moldetan garatzeko tresnak eskaintzen dizkigu. Tailer honetan birtualitatean erabil daitezkeen ebaluaziorako estrategiez egingo dugu hausnarketa eta gero zenbait tresna aurkeztuko dira ebaluazio sumatiboa nahiz ko-ebaluazioa garatzen laguntzeko.

Tailer hau Moodle-ren 2.0 bertsioko plataforma batean gauzatuko da.

Irakasleak

Helburuak

  • Birtualitatean erabil daitezkeen ebaluazio-estrategiez hausnarketa bultzatzea.
  • Moodle-k ebaluaziorako eskaintzen dituen tresnak ezagutzea.
  • Moodle-ren kalifikazio-liburua norberaren beharretara egokitzen trebatzea.
  • Moodle-ren tailerra modulua erabiltzen trebatzea.

Edukiak

  • Ebaluazioaren zenbait dimentsio.
  • Ebaluazio-motak: formatiboa, sumatiboa eta ko-ebaluazioa.
  • Moodle-ren ebaluaziorako tresnak.
  • Moodle-ren kalifikazio-liburua: kategoriak, kalifikazio-elementuak, kalifikatzailea eta erabiltzailearen txostena.
  • Moodle-ren tailerra: ezarpenak, lanen bidalketa, ebaluazio-aldia, kalifikazioa ebaluatzeko aldia eta rol-esleipenak.

Metodologia

Hainbat argibide teorikoren ondoren, tailer honetako partaideek kalifikazio-liburua eta tailerra moduluaren erabilera praktikoa burutuko dute. Batetik, nork bere ikastaroaren kalifikazio-liburua sortu eta kudeatuko du horretarako propio eskainitako jarduerak erabilita; bestetik, partaideen artean tailer bat garatuko da. Ikastaroaren izaera erabat praktikoa izango da, beraz.

Nori zuzenduta

Moodle-ren erabileran oinarrizko trebakuntza duen edozein irakasleri.

Jakintza-arloak