Erlazaxio edukiak Gorputz Heziketan

Aurkezpena
Gorputza eta burua erlaxatzen ikasteak arreta garatzen lagunduko digu, eta honek ikas ahalmen eta kontzentrazio aukerak zabalduko dizkio ikasleari.
Taldearen eta ikasle bakoitzaren stress maila jaisteak, aukera positiboak ekarriko dizkigu gelako giroa hobetzeko eta harreman orekatuagoak bizitzeko.
Irakasleak
Helburuak
- Erlaxazioaren inguruko edukiak Gorputz Heziketa arloan duten garrantzia eta eskaintzen dizkiguten aukera metodologikoak ezagutzea.
- Arreta garatzea
- Stress maila eta tentsioa jaistea, eta kontzentrazioa lantzea
- Memoria garatzea
- Ikasleen barne indarra sustatzea: norberaren autoezagutzan laguntzea
Edukiak
Gorputz heziketan erabili ahal izateko erlaxazio teknikak. Erabiliko dugun oinarri teorikoa mendebaldeko psikologia anitzetan oinarrituta egongo da; ikuspegi holistikoa duten psikologia korronteak alegia, besteak beste Gestalt, Bioenergetika eta Psikologia Integrala.
Hauei ekialdeko filosofía ezberdinen ekarpenak gehituko dizkiegu. Hala nola: Yoga edo Tai-chi-a.
Erlaxazio kreatiboa ere ezagutzera emango dugu: masajea, hainbat gorputz teknika eta jolasen bidez erlaxazioa nola lortu jakiteko.
Metodologia
Planteamendu metodologiko berriztatzaileak erabiliko dira.
Ikastaroak hiru fase izango ditu:
- Lehen fasea: Presentziazko fasea izango da. Ikastaroaren edukiak landuko dira.
- Bigarren fasea: Partaideak ikastaroan ikasitakoa beraien ikastetxeetan praktikan jarri beharko dute. Fase honetan irakasleak partaideekin on-line tutorizatuko ditu.
- Hirugarren fasea: Partaideak egindako lana eta honen balorazioa beste partaideei aurkeztuko die.
Nori zuzenduta
Kristau Eskola sareko langileei