Euskal wikipediaren edizio-maratoia: auzolan-festa Euskal Wikipediaren 10. urteurrenean.

Data: 2011ko abenduaren 6a (Astean zehar)
Ordutegia: 10:30-19:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 9
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko abenduaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko abenduaren 6a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Jarduera hau Durangoko Azokaren gunean egingo da.

Euskal Wikipediak 10 urte beteko ditu abenduaren 6an eta urteurrena aitzakia hartuta edizio-maratoia antolatu dugu Gerediaga Elkartea, Euskal Wikipedia eta IXA taldearekin batera. Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldiaren ondoren, itzulpenak automatikoki egiteko tresna azalduko da.

Ekitaldiaren zati nagusia praktika da, edizio-maratoia. Hitzaldien ondoren, egunean zehar, partaideak Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko du, saioan bitartean tutoreak laguntzeko izango baititu.

Irakasleak

Helburuak

  • Wikipedia: Jakintza librearen entziklopedia ezagutarazi.
  • Euskal Wikipedia: 10 urteko ibilbidea aurkeztu.
  • Wikipedian editatzeko erremintak erakutsi eta erabiltzen ikasi.
  • Itzulpen automatikorako tresnak ezagutu.
  • Itzulpen automatikoa eta Euskal Wikipedia elkarlanean ikusi.
  • Euskal Wikipedia hornitu eta edukiz osatu.

Edukiak

  • Euskal Wikipedia: 10 urte jakintza librea zabaltzen.
  • Wikipedia: editatzeko argibideak.
  • Itzulpen automatikoa: zer da eta ze erreminta daude.
  • Edizio-maratoia.

Metodologia

Saio praktikoa da erabat. Bi hitzaldietan argibideak emango dira eta alde praktikoa edizio-maratoian egingo da, partaideak zuzenean Wikipedian editatzeko aukera izango baitu.

Nori zuzenduta

Euskal Wikipedian parte hartzeko interesa daukan edonori zuzendua dago.

Jakintza-arloak