Hizkuntza lanabesak amaraunean.
Hasiera - Bukaera data: 2012ko urtarrilaren 9a - 2012ko urtarrilaren 26a (Astean zehar)
Tokia: Hainbat toki
Ordutegia: 10:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko azaroaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko azaroaren 6a

Aurkezpena
Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta hiru campusetan emango da, ondoko datetan:
- Bizkaiko campusean: urtarrilak 9, 16 eta 23 (astelehenetan)
- Arabako campusean: urtarrilak 10,17 eta 24 (astearteetan)
- Gipuzkoako campusean: urtarrilak 12, 19 eta 26 (ostegunetan)
Izena emateko epea: abenduaren 2tik 15era.
Egunetik egunera tresna eta baliabide gehiago dugu sarean euskaraz lan egiteko, baina gehienak ez ditugu ezagutzen eta ez ditugu behar bezala erabiltzen. Baliabide hauek, erabiliz gero, izugarri erraztuko digute gure lana eta zalantzei aurre egiten lagunduko digute.
Ikastaro honetan tresna hauek ezagutu eta erabiliko ditugu, eguneroko tresna bihur daitezen.
Irakasleak
Helburuak
- Ordenagailuan euskaraz lan egiteko baliabideak tresnak ezagutzea eta erabiltzea.
- Euskaraz zuzen lan egiteko baliabideak ezagutzea.
Edukiak
- Ordenagailuan euskaraz: Euskaraz nabigatu, testu prozesatzaileak, zuzentzaile ortografikoak...
- Bilatzaileak: Bilatzaile nagusiak, Elebila, nola bilatu, Euskalbar...
- Kontsulta iturri nagusiak: Euskaltzaindia, hiztegi nagusiak (Elhuyar, Hiztegi Batua, Euskalterm, Orotariko Euskal Hiztegia, Zehazki...), Ehulku, zalantzak argitzeko guneak...
- Corpusak eta dokumentuak: Corpus nagusiak, nola eta zertarako erabili: Ereduzko Prosa, Intza proiektua, EIMA, AZPidazki, Ehulkuren aholkuak...
Metodologia
Aurrez aurreko 3 saio emango dira eta bertan tresnak azaltzeaz gain, erabili egingo dira.
Nori zuzenduta
UPV/EHUko irakasleei zuzendutako ikastaroa da.