Lehen hezkuntzan aniztasunari erantzuna eman inklusibitatetik

Hasiera - Bukaera data: 2012ko urtarrilaren 16a - 2012ko otsailaren 8a (Astean zehar)
Ordutegia: 10:00-12:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Irakasleak

Helburuak

  • Aniztasuna, inklusibitatea eta integrazioaren inguruko ezagutzak finkatzea.
  • Inklusiobitatearen eragina arlo ezberdinetan ezagutu eta horren gaineko hausnarketa egitea: hezkuntza-laguntzaren arloan, eskola arrakastan, elkarbizitzan...
  • Lehen Hezkuntzan inklusibitatearen aplikazioa lantzea.
  • Garapenerako zailtasunak zer diren ikusi eta hauek gainditzeko dauden tresnak ezagutzea.
  • Eskola, hezitzailea, familia eta gizartearen elkarrekintzari buruzko gogoeta egin eta estrategiak ezagutzea.
  • Eskola inklusiboaren proiektua egiteko diagnosia eta aplikatzeko aukerak ezagutzea.

Edukiak

  • Eskola inklusiboa: oinarri teorikoa, kurrikulum ezberdinen aurkezpena eta proiektu inklusiboa sortzeko diagnostiko prozesua.
  • Kontzeptuak finkatzen: integrazioa eta inklusioaren arteko aldea.
  • Elkarbizitzarako bitartekaritza estrategiak eta zerbitzu ezberdinak ezagutu.
  • Gizartea, familia eta eskolaren arteko hartuemanak. Aukerak eta estrategia ezberdinak.
  • Garapenerako zailtasunak: zer dira, identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategia eta tresnak.
  • Euskal Herriko, Estatuko eta Europako eredu ezberdinen aurkezpena.
  • (Taldearen jakin-min eta beharren arabera moldatuko du edukia irakasleak)

Metodologia

Partaideen beharrei erantzuteko beraien esperientziak, hutsuneak eta gogoak kontutan hartuko dira ikastaroaren dinamika zehazterako orduan.

Oinarri teoriko sendoetatik abiatuta, gaiaren alde praktikoa landuko da batez ere, kasuak aztertuz eta diagnostiko propioak egiteko teknikak erabiliz.

Nori zuzenduta

Kristau Eskola sareko langileei

Jakintza-arloak