Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

Hasiera - Bukaera data: 2012ko martxoaren 5a - 2012ko martxoaren 26a (Astean zehar)
Ordutegia: 17:00-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko urriaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko urriaren 3a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro oso praktikoa izango da, irakurketa-idazketaren nahasmenak lantzeko eta hizkuntza gaitasuna garatzeko Interneten dauden softwareak ezagutu, eta erabiliz landuko dira ikastaroan zehar.

Irakasleak

Helburuak

  • Irakurketa-idazketaren nahasmenak lantzeko eta hizkuntza gaitasuna garatzeko Interneten dauden softwareak ezagutzea
  • Ikasleen adina, maila kognitiboa eta ezaugarriak kontuan hartuta, software egokiena aukeratzen ikastea
  • Ikasleen behar espezifikoei egokitzeko, software propioak diseinatzen ikastea, clic aplikazioarekin esaterako.
  • Ariketa edo unitate didaktiko erakargarri eta eraginkorrak diseinatu ahal izateko, ikus-entzunezko baliabide egokiak ezagutzea
  • Ikasleei eginkizunak esanguratsuak eta motibagarriak proposatzeko baliabideak eskaintzea

Edukiak

  • Irakurketa-idazketaren nahasmenak lantzeko softwareak.
  • Adin eta egoera bakoitzerako software aukeraketa
  • Softwareen diseinua eta kudeaketa

Metodologia

Ikastaroa oso praktikoa izango da, informazio teoriko motza egongo da, gero praktikan jartzeko ordenagailuan. Hasieran hainbat ariketa egingo dira aplikazioak menderatu arte, eta gero modu autonomoan bakoitzak bere programa edo aplikazioa diseinatuko du. Irakasleen eta beste hainbat kasu errealetan oinarrituko gara, gero emaitza gelan erabili ahal izateko.

Nori zuzenduta

Kristau Eskola sareko langileei

Jakintza-arloak