Nafarroako konkista berrikusten.

Data: 2011ko urriaren 8a (Larunbatak)
Ordutegia: 9:00-13:30/16:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 7
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko irailaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko urriaren 5a
Nafarroako konkista berrikusten.

Aurkezpena

Izen emate epea zabalik egongo da urriaren 7a arte. Egunean bertan jardunaldian izena emateko aukera ere egongo da baina aurreikuspenak egiteko aurrez izena ematea eskertuko genuke.

Nafarroako independentziaren galeraren hasiera 1512an hasi zen, Nafarroako historiaren datarik garrantzitsuenetakoa, Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenekoa. Konkista eta bere ondorioak literatura ugari eta eztabaida sutsuak eragin duen gaia da. 1512ko uztailetik irailera bitartean, Albako dukeak Nafarroa konkistatu zuen. Urritik abendura bitartean, Nafarroako erresuma berreskuratzeko lehenengo ahalegina egin zen. Nafarroako tronuan berriz ere legezko errege-erreginak jartzeko 1516ko martxoan eta 1521eko maiatzetik ekainera izan ziren saiakerak bezala, 1512ko honek ere porrot egin zuen. Iritzirik zabalduenaren arabera, armek beharturik beretu zuen Gaztelak Nafarroa, batere sinesgarriak ez ziren arrazoi juridikoak erabiliz eta Julio II. aita santuaren bulda eztabaidagarriak baliatuz. Konkistaren ondoren Nafarrek ikusi zutenean Gaztelari lotzeko prozesua itzulezina zela, euren bideari ekin zioten, “nazio” kontzientzia galdu gabe.

Irakasleak

Helburuak

Dibulgaziotik haratago, azken 30 urteotan historiografiak Nafarroako Konkistaren inguruan egin duen ekarpenaz jardun. Ikerkuntzarekin zerikusi zuzena ez duten hainbat gertakariez aritu, hala nola, Nafarroako Konkistak sortarazten dituen diskurtsoak eta literaturan izan duen isla.

Edukiak

Nafarroako konkista militarra, Konkista burutzeko Gaztelak erabiliko dituen argudio juridikoak, Arkeologia, Konkistaren inguruko historiografia, Konkista egungo ikuspegitik. Literaturan utzitako arrastoa.

Metodologia

Jardunaldia, egun bakarrekoa. Goizez adituen ekarpenak eta arratsaldez mahaingurua izango dugu. Beti ere, bai goizez bai arratsaldez eztabaidarako tartea zabalduko da.

Nori zuzenduta

Historialariei, adituei, historia zaleei eta, oro har, gaian interesa duen edonori.

Jakintza-arloak