Wordfast 5 - Hastapenak
Hasiera - Bukaera data: 2011ko azaroaren 19a - 2011ko azaroaren 26a (Larunbatak)
Ordutegia: 9:00 - 13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 8
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko irailaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko azaroaren 10a

Aurkezpena
Ikastaroa larunbatetan izango da.
Azken urteetan ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnak ezinbestekoak bihurtu dira itzultzaileentzat. Wordfast programarekin egindako lana berrerabili eta denborari etekin handiagoa ateratzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Ikastaro hau egin ondoren, erabiltzaileek programak dituen aukera nagusiak ondo ezagutuko dituzte.
Irakasleak
Helburuak
- Wordfast programaren aurkezpen zabala egitea.
- Erabiltzaileek eguneroko lanean Wordfast erabiltzeko gaitasuna lortzea.
- Tresnaren ikuspegi globala lortzea.
Edukiak
- Wordfasten aurkezpena: OLI tresna zer den, nondik lortu, lizentziak...
- Itzulpen-memorien sorrera eta antolaketa.
- Programaren funtzio nagusiak: tresna-barraren botoien aurkezpena.
Metodologia
Ikastaroa ordenagailu gela batean izango da, eta ikasle guztiak praktikak egingo dituzte, azalpenak eman ahala.
Nori zuzenduta
Eguneroko lanean itzulpenak egitea egokitzen zaion edozein profesionali edota Wordfast ezagutzen ez duten itzultzaileei.