Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera

Aurkezpena
Ikastaroa on line izango da. Saio presentzial bakarra izango du, ikastaroaren hasiera egunean, azaroaren 3an, 17:00etatik 19:00etara.
Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.
Ikastaroaren helburu nagusia Moodle 2.0-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.
Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle 2.0-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.
Irakasleak
Helburuak
- Moodle 2.0-k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak ezagutzea.
- Parte-hartzaileei Moodle 2.0 modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea.
Edukiak
- Plataformaren funtzionamendu orokorra
- Komunikazioa bultzatzeko tresnak
- Norberaren profila, foroak, mezuak, inkesta eta txata
- Informazioa emateko tresnak (I): baliabideak
- Orriak, fitxategiak, URLak, etiketak, direktorioa
- Informazioa emateko tresnak (II): blokeak
- Egutegia, HTML, partaideak, duela gutxiko aktibitatea, urrutiko RSS kanalak, osaketa...
- Edukiak lantzeko tresnak
- Glosategia, wikia eta ikasgaia
- Ebaluazioa egiteko tresnak
- Kalifikazioak, jarduera-txostena, osaketa-txostena, zeregina eta galdetegia
Metodologia
Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.
Nori zuzenduta
Irakasleei (hezkuntza-testuinguru guztietakoak).