Adituen idatziak:Kudeaketarako Curriculum Vitae, Eskutitza, Oroitidazkia, Txostena, Agiria eta Instantzia idatziak nola egin behar diren.

Hasiera - Bukaera data: 2011ko azaroaren 19a - 2011ko azaroaren 26a (Larunbatak)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko irailaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko azaroaren 11
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Adituek beren eguneroko jardunean eta kudeaketarako idatzi behar dituzten dokumentuak, nola antolatu, eta egokiera profesionala ezagutzeko lan praktikoa egingo dugu. Idatzien inguruan hainbat baliabide, estrategia, antolaketa-egiturak ezagutzeko azalpenak izango dira; gehienbat erabiltzen diren profesionalen arteko idatzien egitura egokia eta zuzena menderatzeko ikastaroa izango da. Edozein lanbideren baitan egiten diren idatziak hasieratik nola egituratu lana osatzen joateko, amaieran datuak bildurik eta osaturik izateko.

Irakasleak

Helburuak

1.      Jarduera profesionalerako idatziak identifikatzea:

1.1.Ikusiko ditugun idatzien ezaugarria eta egitura.

1.2. Beraien atalak identifikatu / ondorioztatu.

2.      Egitura eta oinarrizko edukiak idaztea.

2.1. Atal bakoitzaren zergatia zehaztu eta arrazoitzea.

2.2. Oinarrizko edukien zerrenda idaztea.

3.      Idatzien formatu bilduma osatzea.

3.1. Idatzi bakoitzaren eredu bat idatziko dugu.

3.2. Bildumaren azala, aurkibidea, sarrera antolatu eta idatziko da.

3.3. Idatzi bakoitzaren azalpenaren kontzeptuzko mapa osatuko da.

4.      Idatzi mota bakoitzeko gidoiak eta fitxa-ereduak idaztea.

4.1. Idatzi bakoitzaren gidoia idaztea.

4.2. Idatzi bakoitzaren fitxa-eredua sortzea, adibide erreal bat eginez.

Edukiak

  • Adituek eguneroko kudeaketa profesionalean behar dituen idatziak ezagutu.
  • Idatzien ezagutza, ezaugarri amankomunak eta ezberdinak.
  •  Idatzien idazketarako tresnen ezagutza.
  • Egin behar den lanaren hasieratik idatzien prestaketa, ondore datuak bertan sartzen joango baikara.
  • Aplikapen praktikoan erabilgarriak diren baliabideen erabilera.

Metodologia

Erabat praktikoa. Egingo den lana zuzenean praktikara eramango da eta bere idatzia osatuko dugu: Ordenagailuez baliatuko gara egin beharrekoaren kontzeptuzko mapak osatzeko (teoria dena modu sintetikoan emateko) eta idatzi bakoitzaren eredua egiteko. Ikastaroaren amaieran egindako lanaren bilduma osatuko dugu.

Nori zuzenduta

Jarduera profesionalean aritu behar duen aditu orori. Giza eta Gizarte Zientzietako, Osasun Zientzietako, Zientzia eta Hezkuntza arloetako eta Lanbide Heziketako adituei. Eguneroko kudeaketa optimizatzea behar duten adituei.

Jakintza-arloak