Guraso/hezitzaileen eta haurren arteko elkar-ulertzea: erlazioak eraikitzeko zigorra, xantaiak eta mehatxuak ekiditen.

Aurkezpena
Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Ez baduzu oraintxe bertan jasotzen zure gela ez dezu telebistarik ikusiko! Platereko dena jaten baduzu txokolatea emango dizut. Eskolako nota onak izaten badira Nintendoa erosiko dizut!
Gosaldu eta jantzi eskolara berandu iritsiko gara eta! Niri ez hitz egin tonu horretan!
Sarritan, guraso eta hezitzaileak gauza bera 100 aldiz esaten dugun inpresioa izaten dugu, tonu guztietan, kasu egin baino lehen. Eta honekin batera gure amorrazioa handitzen doa geure pazientziak gainezka eginaz.
Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatzeko orduan, exijitzeko orduan…
“Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegi esaten dugu.
Maiz nahiago genuke beste era batera egin, autoritarismoaren, xantaia eta penaren artean oreka edo erdiko neurria aurkitu baina ez dugu beste errekurtsorik aurkitzen. Eta sarritan gaizki-ulertuak sortzen dira…
Igeri egiten, gidatzen, sukaldean ikastea normaltzat hartzen dugu…Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, Gure seme-alabekin komunikatzea ere ikasdaiteke!
Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten…
Nola entzun hitz egin dezaten…
Irakasleak
Helburuak
- Gure hitz egiteko moduari erreparatzea.
- Marshall Rosemberg “komunikazio ez-bortitzaren” modeloa aurkeztea.
- Zigor, xantaia eta mehatxuen alternatibak azaltzea.
- Trebatzea ohiko egoeretan
Edukiak
- Gure seme-alabek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten dutenean: Nola esan benetan entzuteko? Zein limite jarri? Zer da autoritatea?
- Guren seme-alabek arazo bat dutenean: Nola lagundu? Zergatik eta nola entzun? Nola lagundu modu progresiboan haiek beren arazoak konpontzeko gai izan eta gero eta autonomoagoak izan daitezen?
- Haien jokabidea onartzen ez dugunean eta gurekin ez dutenean ezer jakin nahi: Nola konpondu arazoa inork sufritu gabe? Nola lortu norbera errespetatua izatea aldi berean haurra ere errespetatuz?
- Gure seme-alabak beraien artean borrokatzen/haserretzen direnean:Esku hartu behar da ala ez? Nola egin bitartekari-lana, ulertzen lagundu eta pixkanaka beraiek beraien arazoak konpontzeko gai izateko ?
- Nola lagundu gure seme-alabei pixkanaka-pixkanaka autonomia eta arrakastaren bidea aurkitzen?
Metodologia
Teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez, guraso eta hezitzaileek eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dituzte.
Nori zuzenduta
Guraso, hezitzaile edo interesa duen edonori