Gorputz-adierazpena: nola sentitu, hala dantzatu.

Hasiera - Bukaera data: 2011ko uztailaren 18a - 2011ko uztailaren 20a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko uztailaren 10a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Norberaren gorputzetik norberaren dantzara joko dugu. Herri bakoitzak bere dantza duen moduan, pertsona bakoitzak ere bere-berea den dantzatzeko eta mugitzeko modua du. Horixe da landu nahi duguna.

Bakoitzak izateko eta adierazteko duen berezko modua.

Adierazpen moduak aztertzea: dantzatzean sentitzen duguna, garena, kanporatzeko aukera dugu.

Gorputza, sormena eta komunikazioa ardatzak.

Gorputza: gure gorputza sentitu eta ezagutzeko tartea. Gorputz-kontzientzia aztertuko dugu, sentsopertzepzioaren bidez. Gorputza prestatu, arreta piztu, nola gauden ohartu eta onartu.

Mugimendua: mugimenduan gaude beti eta mugimendua gara. Berau kontzienteki biziko dugu, eta hemen ere berezko mugimenduari, naturala den horri bideak irekiko dizkiogu.

Dantza: bat-batekotasuna da gure tresna dantzara iristeko. Dantza askea, momentuan sortzen dena.

Irakasleak

Helburuak

  • Dantzatzeko aukera zabaltzea. Eredu zehatzei edo pauso jakinei jarraitu barik, norberak duen dantza piztea. Mugimenduaren askatasuna sentitzea.
  • Dantzatzea: dantzatzean sentitzen duguna adieraztea, gozatzea.
  • Sormena eta komunikazioa bizitzeko moduak aztertzea.

Edukiak

  • Gorputzaren ekologia: espazioa, ni, besteak.
  • Erritmoa:
    • Barnean & kanpoan.
    • Nirea & bestearena.
  • Bat-batekotasunaren dantza: memoria, intentzioa, intuizioa.
  • Gorputzaren geometria: yantra.
  • Mugimendua: non sortzen da? nora narama?
  • Dantzaren gozamena.

Metodologia

Praktikoa da. Banakako lanean, bikoteka eta taldean arituko gara.

Nori zuzenduta

Dantzatzeko gogoa duen orori

Jakintza-arloak