Sormena garatuz hezkuntza abentura zirraragarri batera.

Hasiera - Bukaera data: 2011ko ekainaren 28a - 2011ko ekainaren 30a (Astean zehar)
Ordutegia: 9.00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko ekainaren 19a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Sormena abiapuntutzat hartuta, pertsonen egunerokotasuna aberasgarriagoa egiten duten esperientzia eta konponbideak asmatu daitezke. Pertsonen sormena indartzeko hezkuntza da esparru egokiena. Hezkuntza, lan-esparruak eta hiria, gure ideia eta pentsamenduak ekintzara eramaten ditugun guneak baitira. Hezkuntzan sormena nola indartu, pertsonen etorkizuna abentura-sortzaile eta inspirazio-sortzaileagoa izan dadin, eta horrela zoriontsuagoak izan gaitezen landuko dugu ikastaro honetan.

Irakasleak

Helburuak

  • Irakaskuntzan sormenak duen garrantzia azpimarratzea eta berau indartzeko egin ditzakegun aukerak eta berrantolaketak adieraztea.
  • Hausnarketaz gain ekintzara ere eramango ditugu ideia guztiak, bakoitzak bere egunerokotasunean elementu inspirazio-sortzaile berriak sartuz formulazio berriak egin eta emaitza berritzaileak lortzeko.

Edukiak

  • Inguruarekin harremanean sortzen diren egoera inspirazio-sortzaileak.
  • Ideazio-prozesu berritzaileetarako formulazio berriak.

Metodologia

Gaiak irudi eta testuekin sortutako aurkezpen batean oinarrituko dira. Mugimendua eta adierazpena landuko ditugu eta ideien irudikapena ere. Hausnarketa, ideazioa eta ekintza izango dira prozesuaren pasabideak.

Nori zuzenduta

Hezkuntzan eta lantaldeen kudeaketan murgilduta dagoen edonori. Pertsonekin lan egiten dutenei zuzenduta.

Jakintza-arloak