Ahozko hizkuntzaren lanketa - EAE

Hasiera - Bukaera data: 2026ko urtarrilaren 7a - 2026ko ekainaren 30a (Astean zehar)
Tokia: Hainbat toki
Ordutegia: 13:00-15:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 30
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Helburuak

Ikastetxe bakoitzeko testuinguru soziolinguistikotik abiatuta, ahozko hizkuntza lantzeko metodologietan sakontzea, oinarri teorikotik praktikarako jauzia eginaz, material didaktiko zehatzak egokituz eta gela barruan aplikatuz (ikasle eta irakasleekin). Era berean, eskolak Hizkuntza Normalizazioan duen presentziaz eta erabileran eragiteko duen ahalmenaz gogoeta egitea, eta arlo ezberdinetako irakasgaietan ahozko komunikazioa ustiatzeko aukerak hobeto ezagutzea.

Edukiak

- Ahozkotasunak Hezkuntza Arautuan duen presentziaz jabetzea.

- Komunikazio-gaitasunean eragiten duten praktika onak.

- Arlo ezberdinetako irakasgaietako eduki linguistikoak.

- Elkarrekintzan oinarritutako jarduera eraikitzaileak.

- Ahozkotasuna ikastetxe bakoitzeko testuinguru soziolinguistikoaren behatokitik aztertu eta erabakiak hartzea.

- Ahozkotasuna lantzeko ondorengo 3 guneetan sakontzea: metodologiak ezagutu, material didaktikoak diseinatu eta praktikara eramatea, gogoeta bultzatuz.

- Diseinatutako praktiken ebaluazioa egitea.

- Ikastetxe bakoitzean aurrera begirako erabakiak proposatzea.

Metodologia

- Kontzeptu-eremua azaldu.

- Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea, hezkuntza errealitatetik abiatuta.

- Gogoeta teorikotik abiatuta, parte hartzaileek euren ikastetxeetako testuinguru soziolinguistikoa aztertu eta ahozkotasuna lantzeko dituzten aukerak aztertuko dituzte, IKTek egun eskaintzen dituzten baliabide anitzak kontutan hartuta.

- Parte-hartzaileen hezkuntza-testuingurura egokitutako hausnarketa eta edukiak landuko dira.

- Ikasmaterialetan ahozko komunikazioaren lanketa bideratzeko ariketak proposatzea.

- Materialak (paperean nahiz formatu digitalean) eskuragarri izango dituzte ikasleek.

Nori zuzenduta

EAEko irakasleei orokorrean.

Jakintza-arloak