Bideo ikastaroa

Aurkezpena
Bost egunez filma bat egiten ikasiko dugu.
Hasiera batean filmatze prozesua aurkeztuko dugu : filma baten egiteko etapak, kaptazio on baten egiteko, muntaketa lanen burutzeko baliabideak...
Ondoko bi egunetan, filmatze lanetan arituko gira.
Azken bi egunetan muntaketa eta proiektuaren finalisazio lanak eginen ditugu.
Irakasleak
Helburuak
Bideo proiektu bat lantzea hasieratik argitaratzeraino.
Filmaren kaptaziotik habiatuz muntaiaren bukaera arte, etapak guziak menperatzea.
Edukiak
Lehen egunan aurkezpen teorikoa eginen da.
Gero praktikara pasatuko gira : kamara bat erabiltzen ikasiko dugu.
Historiaren liburuxka edo "story board" batekin lan eginen dugu.
Filma bat muntatzen eta apaintzen ikasiko dugu : soinu apainketa, tituluak eta azpi tituluak.
Metodologia
Teoriarekin hasi eta praktikarekin bukatu.
Nori zuzenduta
Jende guziari idekia.