192 Eguneroko bizitzaren Historia ikasle kuriosoentzat: familia-harremanak eta Erromatar Inperiotik gaur egunera arte transmititutako rolak

Hasiera - Bukaera data: 2024ko azaroaren 4a - 2024ko abenduaren 13a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko irailaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko irailaren 27a
192 Eguneroko bizitzaren Historia ikasle kuriosoentzat: familia-harremanak eta Erromatar Inperiotik gaur egunera arte transmititutako rolak

Aurkezpena

Gure bizimodua ez da kasualitate hutsa. Baina, ezagutzen al dugu giza historia? Nola heldu gara gu honaino? Historiak galdera asko erantzuten dizkigu eta gure errealitatea ulertzeko ezinbesteko tresna da. Ikastaro honetan familiaren historia ezagutuko dugu, gizakiaren sorreratik gaur egun arte. Bestalde, generoa eta rolak aztertuko ditugu, ezinbesteko gaiak baitira familia-harremanak ulertzeko. Baita gizartea eta kultura-aniztasuna ere. Ikastaro honen esentzia historia ezagutzearekin batera gogoeta egitea izango da, kritika konstruktibotik. Horrenbestez, ikastaroa teorikoa izango da alde batetik. Eta, bestetik, praktikoa, ikasleek lanketa propioa egin dezaten jasotako ezagutzen bitartez hausnarketa eta iritzi propioa garatzeko.

Irakasleak

Helburuak

  • Historian zehar egondako familia ereduak ezagutzea.
  • Aro eta kultura ezberdinak analizatzea.
  • Genero eta rolei dagokionez historia errepasatzea.
  • Historia erreparatuz egungo bizimoduari buruz hausnartzea.
  • Ikasleen gaitasunak eta konpetentziak hobetzea.
  • Ikasleen garapen osoa eta integrala lortzea elkarren arteko ezagutza eta laguntza eskainiaz.

Edukiak

  • Familia ereduak.
  • Generoa eta rolak.
  • Identitatea, orientazioa, sexua eta generoa.
  • Kultura-aniztasuna.
  • Historiaurretik historia modernora.
  • Gaiarekin loturiko eduki, kontzeptu, metodologia, edota materialaren erabilerak.
  • Norberaren ekarpenen balorazioak eta hausnarketak.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera + Lehenego gaia. Guztira, 7 ordu.

2. Astea: Bigarren gaia: Mundu zaharra ezagutuz. Guztira, 6 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia: Kultura aniztasuna. Guztira, 6 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia: Historia modernoa. Guztira, 6 ordu.

5. Astea: Bostgarren gaia (proiektua) landuko da, online. Guztira, 5 ordu.

Nori zuzenduta

Irakasleei orokorrean.

Jakintza-arloak