165 Historia ikasgelara eramateko Artea. Gizartea eta sentimenduak krisi garaietan, konparazio-azterlan baten bidez

Hasiera - Bukaera data: 2025eko urtarrilaren 7a - 2025eko otsailaren 14a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko irailaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko irailaren 27a
165 Historia ikasgelara eramateko Artea. Gizartea eta sentimenduak krisi garaietan, konparazio-azterlan baten bidez

Aurkezpena

Ikastaroak artearen bilakaera aztertzen lagunduko digu. Dagozkion garaiko teknika desberdinak aztertuko dira ''arte''a deritzon kontzeptuaren sorreratik (Greziako arstechne mimetike-tik) gaur egungo garaira arte. Filosofiari dagokionez garaian garaiko pentsamendua aztertzen lagunduko digu. Pentsamenduaren ezagutzak artelanen azterketarako beharrezko lagungarri izango dugu, artean eragin den esanahi filosofikoak bertan aurkeztu den sentimendua adieraziko digu eta.

Irakasleak

Helburuak

  • Artearekiko jarrera kritikoa lortzea.
  • Artearen ikerketa zuzena egiten ezagutzea.
  • Internet eta teknologia berrien bidezko ikerketa burutzen ikastea.
  • Artelana, eta bere testuingurua, dagokion garaian kokatzea.
  • Artelanaren inguru filosofikoa adierazten jakitea.
  • Talde lana, elkarren arteko ezagutza eta heziketa sustatzea.
  • Gaitasun digitalak, zibikoak eta sozialak sustatzea.
  • Kurtsoko materia/egitaraua barneratzea.
  • Ikasleen garapen osoa eta integrala lortzea elkarren arteko ezagutza eta laguntza eskainiz.

Edukiak

  • Artearen ikerketa eta ezagutza.
  • Artearen garrantzi soziokulturala, jarrera eta kritikotasuna.
  • Artearen testuinguru zientifikoa: perspektiba objektibo eta subjektiboak.
  • Artearen erabilgarritasuna eta adierazgarritasuna.
  • Egokitasun pedagogikoa: gaiarekin loturiko eduki, kontzeptu, metodologia, edota materialaren erabilerak.
  • Norberaren ekarpenen balorazioak eta hausnarketak.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera + Lehenengo gaia: Grezia eta Erroma. Guztira, 6 ordu.

2. Astea: Bigarren gaia: Erdi Aroa eta Errenazimendua. 6 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia: Barrokoa eta Neoklasizismoa. Guztira, 6,5 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia: Erromantizismoa, Abangoardia, Postmodernitatea eta Gaur egungo artea. Guztira, 6,5 ordu.

5. Astea: Bostgarren gaia (proiektua) landuko da, online. Guztira, 5 ordu.

Nori zuzenduta

Irakasleei orokorrean.

Jakintza-arloak