Mintegiak Haurreskoletan I

Aurkezpena
Lehenengo mintegiak, bi helburu nagusiri eman nahi die erantzuna. Batetik, hezitzaileek dekretua, curriculuma eta haurreskolako dokumentuak osatzen duen teoria multzoan formakuntza jasotzeari; eta, bestetik, haurreskola bakoitzak bere metodologia gauzatzeari. Aurrez aurreko saioak mintegi bihurtu dira, eta esparru teorikoa baino gehiago, pentsamendu eta praktika laborategiak izango dira; alde teorikoak lekurik izango badu ere, batez ere, alor praktikoari emango zaio pisua.
Irakasleak
- Katia Barquilla Moreno
- Ane Erice Olaizola
- Kattalin Nagore Garcia Nevado
- Irene Juez Martin
- Amaia Lopez Basozabal
- Alaitz Perez Fernandez
- Leire Tellechea Galdos
- Anna Urioste Torné
Helburuak
Honako helburu orokor hauek erdietsi nahi ditu mintegi honek:
• Dekretua, curriculuma eta haurreskolako dokumentuak ezagutaraztea.
• Metodologia desberdinak aurrera eramatea.
Edukiak
1. ALDERDI KURRIKULARRA
- HH-ko Curriculum berria
- Hezkuntza proiektua
- Ekintza plana
2. METODOLOGIA
- Pedagogien deskribapena (Pickler, Waldorf, Montessori, Aucuturier, Reggio Emilia,
Bowlby...)
Metodologia
Hezitzaile bakoitzak 3 ordutako ekintza formatiboak izango dituzte:
Aurrez aurreko saioak:
- 1. Taldea (Bilbo): urtarrilak 9, 10, 11, 16, 17, 18, 23, 24, 25, 30, 31, eta otsailak 1, 5, 8.
- 2. Taldea (Zornotza): urtarrilak 15, 22, 29 eta otsailak 5.
- 3. Taldea (Donostia): urtarrilak 15, 18, 22, 25, 29 eta otsailak 1, 5, 8, 12.
- 4. Taldea (Tolosa): urtarrilak 16, 18, 23, 25.
- 5. Taldea (Eibar): urtarrilak 22, 24, 29, 31.
- 6. Taldea (Gasteiz): urtarrilak 22, 23, 24, 25, 29, 30, 31 eta otsailak 1.
Nori zuzenduta
Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.