Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, jolastu, gozatu

Hasiera - Bukaera data: 2023ko irailaren 30a - 2023ko urriaren 7a (larunbatak)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko irailaren 25a
Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, jolastu, gozatu

Aurkezpena

Ikastaroa larunbatetan izango da: irailaren 30ean eta urriaren 7an.

Ikastaro honek ahots-teknika ikasteko nozioak ematen ditu. Horretarako ahotsarekin gozatuko dugu. Ahotsa nola erabili ikasiko dugu. Ahotsa garatu eta proiektatuko dugu. Emozioak aterako ditugu ahotsari guztiz lotuta baitaude. Errepertorio egokia landuko dugu. Kontuan izan ahotsaren heziketa eta osasuna oso garrantzitsua dela, lanbide gehienetan beharrezkoa baita ahotsa erabiltzea.

Kontuan izan, Euskal Herria herri kantaria dela eta gure nortasunaren parte garrantzitsua dela. Euskal Herrian abesbatza ugari daude, familietan ohitura handia egon da kantuan eta jai-giroetan zer esanik ez. Jaso dugun oinordetza hori gure hurrengokoei modu egokian irakastea garrantzitsua da. Herri baten kulturaren adierazgarri. Horregatik, kantua sustatzea funtsezkoa da.

Irakasleak

Helburuak

  • Ahots-teknikaren oinarriak ezagutzea eta esperimentatzea.
  • Ahots hezi baten onuraz jabetzea.
  • Errepertorioarekin kantuaz gozatzea.

Edukiak

  • Ahots-teknika: arnasketa, “appogioa”, ahotsaren kokapena, emisioa, erresonadoreak, intonazioa, afinazioa, ahoskera, dikzioa, etab.
  • Gorputzaren kontzientzia eta jarrera: kantatzerakoan gorputzaren garrantziaz jabetu. Erlaxazio-teknikak.
  • Ahotsen sailkapena.
  • Errepertorioa landu.

Metodologia

Alderdi teorikoak:

  • Arnas motak. Erlaxazio-ariketak. Diafragmaren erabilera.
  • Kantatzeko behar diren gorputz-atalak ezagutu: erresonadoreak,, ahots-kordak, laringea, zintzur-hestea, faringea, ahosabai biguna, ahosabai gogora, sudurreko barrunbea, mingaina, etab.
  • Ahotsen hedadurak eta sailkapena. Ahots zuriak, mistoak, berdinak.

Alderdi praktikoak:

  • Arnas motak praktikatu. Erlaxazio-ariketak egin. Diafragma sentitu eta erabiltzen ikasteko ariketak egin.
  • Gorputza ezartzeko ariketak egin. Gorputzaren kontzientziaz jabetu ariketen bidez.
  • Ahotsak sailkatzeko ariketak.
  • Kantatzen ikasi ahots-teknika erabiliz: berotze-ariketak, bokalizazioak, emisioa, intonazioa, ahoskera, afinazioa, erresonadoreak, etab.
  • Kantatzen ikasi partituretan ahots-teknika erabiliz: ikastaroan banatutako partiturak landu.

Nori zuzenduta

Kantatzen gustatzen zaion edozein pertsonari. Lanbidean ahotsa asko erabiltzen dutenei: irakasleak, hizlariak, etab. Ahots-teknika behar duen edozeini (musikako ikasleak, irakasleak, etab.).

Jakintza-arloak