088 Hezkidetzan alde busti (23/24)

Hasiera - Bukaera data: 2023ko urriaren 2a - 2023ko urriaren 31 (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
088 Hezkidetzan alde busti (23/24)

Aurkezpena

Matrikulazio epea: 2023ko maiatzaren 24tik ekainaren 6ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Oraindik ere gure jendartea heteropatriarkatu gisa antolatuta egonik, nahi gabe ere, bitartasunean oinarritutako generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen jarraitzen dute senide, irakasle eta bestelako hezkuntza-eragileek. Hezkuntza sisteman, kasu, nahiz eta zenbaitetan genero-parekidetasuneranzko aurrerapausoak ematen ari diren, irakasleek, eskolako beste langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak, espazioen erabilerak, hizkuntzaren zein irudien erabilerak eta bestek, askotan, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte. Egoera hori irauli eta testuinguru hezitzaileetan sexismoa transmititzeari utzi eta hezkidetza sustatzeko beharrezkoak diren eduki eta gaitasunak landuko dira ikastaro honetan. Horretarako, Heziberri 2020 Hezkuntza Eredu Pedagogikoaneta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak plazaratutako EAE-ko hezkuntza sistemarako II. Hezkidetza plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023) Planean jasotzen diren zutabeak landuko dira, bai eta A/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa-n jasotzen diren hezkidetza-helburuak ere.

Irakasleak

Helburuak

  • Eguneroko bizitzan eta eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan sexismoa nola transmititzen den atzemateko gaitasuna eskuratzea.
  • Testuinguru hezitzaileetan sexismoa transmititzeko dauden moduek izan ditzaketen ondorioak identifikatzeko gaitasuna eskuratzea.
  • Hezkidetza eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan, bakarka zein taldean sustatzeko ezagutza eta baliabide teoriko praktikoak eskuratzea.
  • Hezkidetzatzailea izan dadin, curriculum formalean (edukietan, irakasgaietan, irakaskuntza-metodologian, ebaluazioan eta hezkuntza-materialetan) eta ezkutuko curriculumaren alderdietan (Balio eta gaitasunetan; diziplinan; haurrekiko itxaropenetan eta tratuan; apaingarri eta koloretan; lanbide-orientazioan; irakasleen jokabidean eta jarreran; espazioen antolaketan eta erabileran eta mintzairaren erabileran) aldaketak egiteko gaitasuna eskuratzea.
  • Hezkuntza testuinguruetan hezkidetzan oinarritutako materialak eta baliabideak ezagutu eta berriak sortzeko gaitasuna eskuratzea.
  • Hezkuntza testuinguruetan ikasleak tratu onean sozializatzeko hezkidetzara bideratutako esku-hartzeak (jarduerak, programak, etab.) diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna eskuratzea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea.

Edukiak

Hezkidetza on-line eta euskaraz; EAE-ko Hezkidetza, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023) Plana; Hezkidetzatik Pedagogia Feministetara.

• Sexu-genero sistema bitarretik aniztasun sexualera.

• Indarkeria matxistak.

• Feminismoen ekarpenak.

  • Hezkidetzaren lekua testuinguru hezitzaileetan.
  • Curriculum formalaren zein ezkutuaren bitartez transmititzen den sexismoarekiko pentsaera kritikoa: identifikatu, esplizitu egin eta izan ditzakeen ondorioez jabetu.
  • Sexismoa baztertu eta hezkidetza sustatzeko baliabideak eskuratu.
  • Hizkuntzaren zein irudien erabilera inklusiboa.
  • Emakumeak eta haien ekarpenak bistaratzeko gakoak.
  • Parekidetasunean oinarritutako espazioen zein baliabideen erabilera eta jarduerak.
  • Indarkeria matxisten prebentzioa eta, gertatzen direnean, esku-hartzea. LGTBIQ+fobiei, lodifobiari, arrazakeriari, adinkeriari, ... eta antzeko fobia zein “-keri”ei aurre egiteko estrategiak.
  • Autonomia pertsonalerako gaitasunak.
  • Norberaren zein besteen zaintza eta tratu ona.
  • Gatazkak modu eraikitzailean bideratzeko ezagutzak, baliabideak eta gaitasunak.
  • Hezkuntza sexual hezkidetzailea.
  • Lanbide-orientazio ez-sexista.
  • Esku hartze hezkidetzailea gauzatzeko prozesua: egoeraren diagnostikoa egin; esku-hartzea planifikatu; esku-hartzea gauzatu eta esku-hartzea ebaluatu.

Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da,

Nori zuzenduta

Irakasleak orokorrean

Jakintza-arloak