Argazkigintza digitala

Hasiera - Bukaera data: 2010ko irailaren 28a - 2010ko urriaren 14a (Astean zehar)
Ordutegia: 16:00-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2010ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2010ko irailaren 24a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Badira zenbait urte digitalizazioa gure egunerokotasunean dugula. Argazkigintzari dagokionez ere, urte batzuetatik hona aldaketa handiak izan dira kamera digitalek analogikoei lekua hartu dietelarik. Kamera digitalak denon eskuetan ikusten ditugularik ere, askotan ez dakigu behar moduko etekina ateratzen kamera berri hauek eskaintzen dizkiguten aukera guztiei.

Irakasleak

Helburuak

- Argazkigintza digitalari buruzko oinarrizko ezagutza

- Argazkigintzari buruzko oinarrizko ezagutza

- Kamera digitalaren oinarrizko ezagutza eta erabilera bermatzea

- Kamera digitalari ahal den etekin handiena ateratzea

Edukiak

Argazkigintzaren inguruan oinarrizko ezagutza (Argia, konposaketa, abiadura, diafragma, e.a.). Kamera digitalek dituzten ezaugarriak ezagutzea. Argazkiak kudeatu, ordenagailura pasa, gorde... Photoshopa erabili, azaleko erabilpena.

Metodologia

Ikastaroak teoriko eta praktikoa izatea du helburu, oinarrizko teoria emango dugu baina batez ere ikastaro praktiko bat egingo dugu. Kamerak eskuan harturik argazki saioak egingo ditugu, ateratako argazkiak ordenagailuetara sartu eta ordenagailuan ditugun erabilera aukerak ikusiko ditugu.

Kamera piztu aurretik hasi eta argazkia atera, ordenagiluan sartu, ordenagailuan editatu eta paperera pasa zein mailez nola bidaltzeko prozesua landuko dugu, besteak beste.

Ordu gehienak praktikoak izango dira.

Nori zuzenduta

Ikastaro hau gaian interesa duen orori eta argazki kamera digital bat duen edonori zuzenduta dago. Argazkigintza munduan sartu nahi duen ororentzat oinarrizko ikastaroa izango da

Jakintza-arloak