IkastarONline: 4.modulua. (4M-02)

Hasiera - Bukaera data: 2023ko apirilaren 27a - 2023ko ekainaren 1a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko irailaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko apirilaren 23a
IkastarONline: 4.modulua. (4M-02)

Aurkezpena

Ikastaro hau online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatzeko IkastarOnline izeneko ikas-ibilbidearen azken modulua da. Helburu nagusia da hezkuntza-testuinguru anitzetarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna eskuratzea.

Laugarren modulu honen amaieran ikasleak proiektu gisa ikas-sekuentzia digital bat sortu beharko du. Horretarako, bere hezkuntza-testuingurua aztertuta, Moodle ikasgela birtuala erabiliko du diseinu didaktikoa eta teknologikoa egiteko. Sekuentziak ikaskuntza aktiboa mesedetzeko e-jarduerak izango ditu, interakzioari, dinamizazioari, orientazioari eta ebaluazioari berebiziko garrantzia emanez. Halaber, e-portfofio digitala erabiltzeko proposamena jasoko du, bai eta sarean zehar aurki daitezkeen edukien eta zerbitzuen erabilera sustatu ere.

Modulu honetan zehar proiektu hori gauzatu ahal izateko taldekako tutorizazioa emango da, sorkuntza gidatua bideratu ahal izateko.

UEUk proiektua gainditzen duenari aditu-agiria emango dio elearning testuinguruetan eduki digitalak sortzeko gaitasuna erakusten duena.

.

OHARRA: ikastaro hau IkastarONline: Moodle-ren bidez online ikastaroak sortzeko ibilbidea ikastaroaren lehen modulua da.

.

Ikastaro honek aurrez aurreko bi saio ditu:

  • 2023-04-27 - Ikastaroaren hasiera (hautazkoa): 17:30-19:30 - Eibarren, Markeskoa jauregian (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar), mapa.
  • 2023-06-01 - Ikastaroaren amaiera eta proiektu aurkezpena (derrigorrezkoa): 17:30-20:30- Eibarren, Markeskoa jauregian (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar), mapa.


Helburuak

Laugarren modulua arrakastaz amaitzen duen ikaslea ondokoak egiteko gai izango da:

  • Hurbilen duen hezkuntza-testuinguruaren irakurketa pedagogikoa egiteko.
  • Hezkuntza-eduki digital originalak sortzeko.
  • Sortutako eduki digitalei esker ikas-ibilbide edo sekuentzia bat diseinatzeko.
  • Ingurune seguruetan edukiak partekatzeko, kudeatzeko eta trukatzeko eredu eta plataforma berriak aztertzeko eta ebaluatzeko.

Nori zuzenduta

  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatu nahi duen orori.
  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan duen gaitasuna egiaztatu nahi duen orori.

Jakintza-arloak