IkastarONline: 2.modulua. (2M-01)

Hasiera - Bukaera data: 2022ko azaroaren 10a - 2022ko abenduaren 15a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko irailaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko azaroaren 3a
IkastarONline: 2.modulua. (2M-01)

Aurkezpena

Ikastaro hau online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatzeko IkastarOnline izeneko ikas-ibilbidearen tarteko modulua da. Helburu nagusia da hezkuntza-testuinguru anitzetarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna eskuratzea.

Bigarren modulu honetan online ikastaroak diseinatu ahal izateko osagai didaktikoak zerrendatu eta landuko dira. Horretarako, hainbat ikastaroren egitura didaktikoa aztertu beharko da, analisi horretarako irizpideak esplizitatuta. Halaber, online ikas-materialen edo e-jardueren ezaugarriak landuko dira, bai eta kritikoki ebaluatu ere. Ondoren, Moodle ikasgela birtualak edukiak lantzeko eta elkarreragina bultzatzeko baliabideak eta tresnak sortu beharko dira.

Gero, Mahara izeneko portfolio digitalak ikas-ebidentziak jasotzeko dituen tresnetako batzuk aurkeztu eta landuko dira. Amaitzeko, ikasteko objektu irekiak biltzen dituzten guneetatik material esanguratsuak aukeratzeko eta norberaren ikastaroan txertatzeko modua ere landuko da.

Ikastaro honen amaieran ikasleak askotariko baliabideak eta jarduerak biltzen dituen ikastaro egituratu eta funtzional bat sortuko du.

.

OHARRA: ikastaro hau IkastarONline: Moodle-ren bidez online ikastaroak sortzeko ibilbidea ikastaroaren lehen modulua da.

.

Ikastaro honek aurrez aurreko saio bat dauka:

  • 2022-12-15 - Ikastaroaren amaiera eta proiektu aurkezpena (derrigorrezkoa): 17:30-20:30- Eibarren, Markeskoa jauregian (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar), mapa.


Helburuak

Bigarren modulua arrakastaz amaitzen duen ikaslea ondokoak egiteko gai izango da:

  • Online ikastaroen diseinu didaktikoaren osagaiak definitzeko, bai eta online ikas-materialen ezaugarriak azaltzeko ere.
  • Moodle-n askotariko baliabideak eta jarduerak biltzen dituen ikastaro egituratu eta funtzional bat sortzeko.
  • Mahara portfolioaren hainbat tresna sortzeko eta erabiltzeko (curriculum vitae eta egitasmoak).
  • Ikas-materialetan zeharko ibilbide didaktikoa eskaintzen duten guneak erabiltzeko.

Nori zuzenduta

  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatu nahi duen orori.
  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan duen gaitasuna egiaztatu nahi duen orori.

Jakintza-arloak