Matematika eskuratzeko zailtasunak: Diskalkulia.

Aurkezpena
"Ni ez naiz ona izan matematikekin inoiz!!" edo, "matematika ez dira niretzat", zenbat aldiz entzun ditugun horrelako esaldiak. Gauzak aldatzeko ordua heldu dela uste dugu eta beste betaurreko batzuekin ikusteko momentua heldu da. Askotan zailtasun horiek ez dira hezkuntza-prozesuaren errua, ikas-prozesuan zailtasunak daudelako baizik eta hor sartzen da DISKALKULIA. DISKALKULIA ez da desagertzen, baina hobekuntza garrantzitsuak lor daitezke behar bezala esku hartuz gero, eguneroko bizitzarako inpaktua izugarri murrizteko. Ikastaro honetan, nola egin ikasiko dugu.
Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 18an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Informazio gehigarri bezala duzue unibertsitatea.net atarian aurkituko duzuen irakasleei egindako elkarrizketa.
Irakasleak
Helburuak
- Diskalkulia eta matematiketan zailtasunak identifikatzea.
- Erreminta tekniko eta psikologiko egokiak erabiltzea kasu bakoitzerako.
- Diskalkuliaren aurkako prebentziorako estrategiak ezartzea.
- Arreta berezia eskatzen duten ikasleei aurre egitea.
- Matematiketan zailtasunak dituztenentzat esku hartzea: material praktikoa.
Edukiak
-
Zer da diskalkulia: definizioa, sintomak, ebaluazioa, zer egin.
-
Gaitasun aritmetikoak eskuratzea: zenbakikuntza eta zenbatzea.
-
Magnitudeak: dirua eta denbora.
-
Eragiketen aurkezpena.
-
Problemetan oinarritutako ikas-prozesua.
- Kasu praktiko baten lanketa.
Metodologia
Ikastaroak metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz.
Formatuaren aldetik, ikastaroak aurrez aurreko bakarra badu ere, online motakoa izango da. Alegia, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta ikas-jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak adibidez).
Ikastaroaren garapenari dagokionez, hasierako zatian, diskalkuliaren definizioa eta abarrak ezagutuko ditugu, baita nola egin behar den diskalkuliaren ebaluazioa ikusiko dugu ere. Teorikoki ikusiko dugu, betiere, kasu praktikoei arreta berezia jarriz. Bestalde, diskalkulia duten pertsonetan ikusten diren hiru zailtasun nagusi aztertu, ebaluatu eta esku-hartzea nola egin azalduko da.
Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute, baita UEUko lantalde pedagogiko eta arduradun teknikoaren sostengua ere bai. Ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izan arren, irakaslearen lankidetza eta laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko.
Nori zuzenduta
Batik bat Lehen Hezkuntzako irakasleei, psikologoei, kontsultorei. Baita pedagogo, psikopedagogo, berritzeguneko aholkulariei. Guraso zein interesa duen edonori.