Haur Hezkuntzaren 1. zikloko haurrekin komunikatzeko oinarrizko zeinu hizkuntza

Aurkezpena
Zeinu hizkuntza adierazpen hizkuntza naturala da, keinu-espaziozko konfigurazioa eta begi bitartezko antzematea oinarri dituena (gor-itsuak ukimenaz ere balia daitezke). Zeinu Hizkuntzari esker gorrak gizarte-inguruarekin komunikatu daitezke; gorrekin edota zeinu hizkuntza darabilen edozein pertsonarekin, hain zuzen ere. Ahozko hizkuntzak aho-entzumenezko kanala dauka; zeinu hizkuntzak, aldiz, begi-keinu-espaziozko kanala du.
Ikastaro hau hezkuntzako lehen etaparako aniztasunari erantzuteko estrategiak ematean datza. Umea bakarra eta errepikaezina dela kontutan izanda, garapenean egon daitezkeen alerta-seinaleak ezagutuko dira. Beraz, Arreta Goiztiarraren garrantzia ulertuko da eman behar diren urratsak barneratzeko, beti ere familiarekin eta komunitateko beste kideekin kolaborazioa argi izanda.
Irakasleak
Helburuak
1. Haur Hezkuntzako lehen zikloan gorrak diren haurrekin edota familiekin komunikatzeko gutxieneko gaitasuna lortzea.
2. Zeinu hizkuntzaren erabileraren jarrera bultzatzea eta aniztasunarekin paradigma aldatzea.
3. Haur eskolan zeinu hizkuntzan komunikazioa garatzeko oinarrizko ezagutza eskaintzea.
Edukiak
1. Gorren kultura zein komunitatea eta zeinu hizkuntzaren kokapen historiko-geografikoa (Sentsibilizazio fasea).
2. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko maila; egitura, hiztegia,… (Oinarriko ezagutza).
3. Eskolako material didaktikoaren moldaketak eta ikaskuntza-irakaskuntzaren planifikazioa. Familia-eskola harremana eta komunikazioa (Alderdi praktikoa).
Metodologia
lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.
Nori zuzenduta
Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.