121 Bigarren Hezkuntzan ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa landu aplikazio digitalen bidez.

Hasiera - Bukaera data: 2022ko urriaren 3a - 2022ko urriaren 31 (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Matrikulazio epea: 2022ko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Ahozko hizkuntza berebizikoa da hizkuntza barneratzeko, bai eta gaitasun sozialak garatzeko ere. Izan ere, gizaki interdependenteak garen hainean, pertsona arteko komunikazioa lantzea garrantzitsua da, eguneroko egoerei erantzuteko ezinbesteko tresna.​

Alta, hizkuntza irakasteko eta ikasteko teknika berritzaileen premia gero eta nabarmenagoa da, eta bide horretan aplikazio eta baliabide digitalak aintzat hartu eta horien bitartez konpetentzia linguistikoak eskuratzea dagokigu, egungo errealitatearen parametroetan hazi eta hezi nahi badugu.

Zentzu horretan, ikastaro honetan ahozko hizkuntza lantzeko tresna digitalak ezagutarazi eta horiekin trebatzeko oinarriak jarriko dira, irakasleek aurrera begira ikas-irakaskuntza prozesuetan baliatu ditzaten. IKTekin ez ezik, modu ludikoan egiteko parada ere eskainiko du ikastaroak, gerora norbere ikastetxean prozedura ludiko horiek praktikan jartzeko helburuarekin.

Irakasleak

Helburuak

  • Ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa ezagutzea.
  • Ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko baliabide eta aplikazio digitalak ezagutu eta horietan trebatzea.
  • Ahozkoa ardatz duten askotariko praktikak burutzea.
  • Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzea.
  • Literaturarekiko interesa piztea, modu ludiko eta digitalean, eta horiek zabalpenerako baliabideak sortzea.
  • IKTak curriculumean era didaktikoan integratzeko tresnak eskuratzea.
  • Euskarazko booktuber komunitatea handitzea eta euskarazko booktrailer produkzioa areagotzea.

 

Edukiak

  • Nola izan booktuberra
  • Booktuber saioak egiteko tresna digitalak
  • Booktrailerra: zer da eta motak
  • Booktrailer bat modu egokian egiteko kontuan hartu beharreko atalak eta ezaugarriak
  • Booktrailerrak egiteko tresna digitalak
  • Nola egin booktrailer bat
  • Bideo bikoizketak egiteko aplikazioak
  • Nola egin bideo bikoizketak

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da

1. Astea

  • Ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa: aukdera eta gakoak
  • Nola izan booktuberra
  • Booktuber saioak egiteko tresna digitalak
  • Booktuberrak gara: saio bat egin eta ikaskideekin partekatu

2. Astea

  • Booktrailerra: zer da eta motak
  • Booktrailer bat modu egokian egiteko kontuan hartu beharreko atalak eta ezaugarriak
  • Booktrailerrak egiteko tresna digitalak

3. gaia:

  • Bideo bikoizketak egiteko aplikazioak
  • Nola egin bideo bikoizketak: kontuan hartu beharreko elementuak

4. gaia:

  • Proiektua: ikasitakoak praktikan jartzen.

Jakintza-arloak