Trebetasun intelektualak: zer dira eta zertarako garatu ditzaket?

Aurkezpena
Trebetasun intelektualak termino zabalaren barne hainbat konpetentzia, trebetasun, ezagutza eta habileziak biltzen dira. Gure egunerokotasunerako jakintza erabilgarriak dira eta gaur egun gero eta gehiago baloratzen dira. Trebetasun horiek nireak propioak badira ere, garatu eta hobetu egin ditzaket.
Irakasleak
Helburuak
- Gizakiaren buruari dagokion osoko garapena sustatzea, buruak berak eskaintzen dituen eta, oro har, ezkutuan izaten diren aukeren erabilerarik hoberenaren bitartez.
- Geureak ditugun buru-baliabideak eraginkortasunez erabili eta birbideratzen ikastea, horretarako helburu ditugunak gorputz- eta buru-ahaleginik txikiena eginez lortzeko.
- Nor bere lehentasunetatik urrunduta, eduki berdinak irakatsiz diharduen eta guztiak berdin tratatzera datorren egungo hezkuntza-sistemaren heziketa formalaren ondorioz lotan den baina barruan daramagun jeinua garatzea.
- Ahanzturak, trebetasunik ezak, plangintza traketsak eta geroratzeak aurkezten dizkiguten zailtasunak gaindituz ikasbide intelektualaren bitartez estrategikoki planifikatzen ikastea, denbora lehentasunen arabera erabiliz.
Hau da, norberak lortu nahi duena aurkitu eta nola lortu jakitea.
Edukiak
1– Irakurketa erraz ulerkorra:
- Ikus-eremu zentrala eta ingurukoa zabaldu.
- Begi-jauzia azkartu, begiradaren ezarpen-tartea eta atzera egiteak gutxitu.
- Hitzen ezpain- edo buru-errepikapena begitik bururako bide zuzenagatik ordezkatu.
- Ulermena areagotu, zabaldutako ikus-eremua adimen-unitateen osoko pertzepzioarekin sinkronizatuz.
2- Oroimena eta ikasketarako ikasbideak:
- Zorroztasun sentsorialeko teknikak.
- Lasaitasun psikofisikoaren bidezko kontrol mentala eta arreta mantentzeko kontzentrazio eraginkorra.
- Ideia-asoziazio eta irudi mentalekiko ikasbideak.
- Testuen ulermena, ideien diagramazioa eta funtsezko hitzen bitartez egindako sintesia.
- Kontzeptuen mapak.
- Ahanzturaren okerrunea gainditzeko errepikapen eraginkorrari buruzko ikasbideak.
3- Oratoria eta idazkera:
- Soinaren erabilera, ahotsaren heziketa eta elementu tekniko lagungarrien erabilera.
- Mezua: ideia sortzaileak nola lortu, hitzaldia antolatu eta hitzak hautatu.
- Hartzailearen izaeraren araberako komunikazio-bideen erabilera.
- Entzuleak: entzuleen xehetasunetara egokitu. Feedbacka. Elkarrizketa-teknikak.
- Emozio- eta asoziazio-bideen araberako argumentazioa eratu.
4- Inteligentzia aplikatua:
- Arazoak adimen logiko eta gogoetatsuaren ikasketa bitartez atondu.
- Adimena tresna eta prozesu gisa.
- Behaketarako gaitasuna saiatzen ekitearekiko garrantzia.
- Adimen sortzailea ideien bideratzaile gisa.
- Sortzeko teknikak: brainstorming-sinektika-ideien fabrika-suntsiketa sortzailea, albo-adimena, etab.
- Erabakiaren optimizazioa. Aukerarik hoberenaren hautaketa. Emozio-inteligentzia.
- Aldaketaren prozesua: egitasmoen azalpen-egikaritza eta jarraipena.
Metodologia
1.Taldeak eratuz garatuko da, bana-banako jarraipena eginez.
2.Teoria praktikarekin txandakatu eta bat egingo da, horretara ikasleek metodoak ezagutzetik harago, metodo horiek barnera eta automatiza ditzaten.
3.Ikastaroaren lehen unean hasiera-galdesorta bat egingo da, horretara irakasleak zein ikasleek hasierako maila ezagun izan dezaten.
4.Ikastaroaren amaieran azken galdesorta egingo da, irakasleak eta ikasleek ere metodo berriak bereganatzearen ondorioz sorrarazitako bilakaera ezagutu eta ikus dezaten.
Nori zuzenduta
Interesa daukan orori.