EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza (Jakin jardunaldia)

Hasiera - Bukaera data: 2022ko uztailaren 7a - 2022ko uztailaren 8a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: osteguna 9:00-17:00 eta ostirala 9:00-13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko uztailaren 1a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? Zein den etorkizuna eta zer nolakoa izan dadin nahi dugun jakin behar dugu etorkizun dagoenari aurre hartzeko.

Jardunaldi hau UEUk, Jakinek eta Usurbilgo udalak #ElkarEkin antolatu dute.

       

Irakasleak

Helburuak

Demografia prospektibaren argitan, Euskal Herrian 2040an nolako izango den aztertu nahi dugu eta, horren aurrean, lurralde oreka, hizkuntzaren biziberritzea eta ongizate politiken eta zaintza ereduen demokratizazioa erdiesteko zer aukera dugun eta nola egin hausnartu.

Edukiak

BERRIA TBk online streaming bidez emandako saioen bideoak, hemen ikusgai:

Hona hitzartzeak banaka eta editatuta: 2022: Euskal Herria 2040
.
Ikusi hemen irakasleek erabilitako aurkezpenak:

Ikusi hemen Lorea Agirreri egindako elkarrizketa:

Nori zuzenduta

Edonori. Euskal Herriaren etorkizuna, euskararena, zaintza eredu berri eta demokratizatzaileak, pentsio sistema, lurralde oreka eta besteren gainean interesa duen edonoretzat.

Jakintza-arloak